aukeratutako hiru hiztegiak

zarautzsurfk 1456153865250 zarautsurfk | 2006-10-16 05:10
1

     Dela egun batzuk “Idatzizko informazio eta komunikazioa I” klasean genbiltzala, irakasleak lan txiki bat bidali zigun

     Berak euskara aberasteko hainbat helbide eman zizkigun eta guk helbide hauetan usmatuz aurtengo ikas urterako hiru hiztegi aukeratu behar genituen

     Hau dela eta, gaur goizean, unibertsitatean emandako helbideetan miatuz honako hiztegi hauek aukeratu ditut:

     Morris hiztegia, nire ustez hiztegi hau Ingeleseko idazlanak egiteko oso erabilgarria izan daiteke. Oso ondo landuta dago, hitz bakoitzaren esanahiak jartzeaz gain kontestua  ere azaltzen zaigu.

     3000 hiztegia, asko erabiliko dudala iruditzen zait; izan ere, ikasketak euskaraz egin arren, hainbat testu gaztelaniaz ematen dizkigute, beraz hiztegi honen bidez testu horretan ulertzen ez ditugun hitzak itzultzeko aukera izango dugu.  

                      

     Elhuyar hiztegiari ere probetxu handia aterako diogulakoan nago, oso hiztegi osatua baita, bertan ulertzen ez ditugun hitz en esanahia bilatu ditzakegu.     

                                         

 

2006-10-16 05:42 #1

EUSKERAKO KLASEA ZEN! ZE MANIA DENOK DINOZUE BERBERA!


Utzi iruzkina: