Berria
Ostiralean, Huheziko Unibertsitatera Irene Ararrats Berria egunkariaren zuzentzailea etorri zen Berria estilo liburuari buruz hitzaldi bat ematera hain zuzen ere. Hasteko sarrera txiki bat eman zuen, orain dela hiru urte modu herritarrean sortutako egunkariari buruz hitz eginez, Berrian onena ematen saiatzen omen dira, albisteak beraien ikuspuntutik kontatuz; izan ere, Irenek argi utzi zuen komunikabide bakoitzak bere ezaugarri eta nortasuna dituela.
Ondoren beraiek urteen poderioz eginiko estilo liburuan zer aurkitu genezake adierazi zuen. Liburu hau dudak argitzeko, naiz idazteko baliabideak lantzeko helburuarekin egina dago eta bertan: espresioak, ortografi arauak, idazteko estiloa... aurkitu ditzakegu. Hau dela eta kazetari munduan aritu nahi duten pertsonentzat oso egokia dela iruditzen zait, izan ere albisteak pertsona arruntentzat gidatuak daude eta horretarako ondo mintzatu behar da, irakurleek albisteak ulertzen ez badituzte beste egunkari bat hautatuko dute eta.
Hitzaldiari dagokionez, liburuari buruzko informazioa oso ondo emana zegoen eta aurkezpena oso txukuna, horrelako hitzaldi asko eginez gero liburu asko salduko ditu; oso era egokian promozionatu baitu liburua. Bukaeran galderarik ez genion egin, hau normala da, ostirala baitzen eta denok etxera joateko gogo izugarria genuen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: