Ibanen Hitzaldia

zarautzsurfk 1456153865250 zarautsurfk | 2006-11-13 16:54

Lehengo egunean, Huheziko unibertsitatera Iban Arantzabal, Goieneko zuzendaria, hitzaldi bat ematera etorri zitzaigun, Goienari buruz hitz egitera hain zuzen ere, eta hori lau zatitan banatua zegoela adierazi zigun: prentsa idatzia, telebista, egunkaria, irratia eta internet-a; azken honi garrantzia handia eman zion. Goienari buruz ez zuen gehiegi hitz egin, baina unibertsitatea patxadaz kritikatu zuen, bertako ikaslea izan zela agerian utziz, Aitor, Huheziko irakasleak, berriz, barre egiten zuen ezer ez esatearren.

Gaur goizean, hitzaldiaren mamia burura etorri zait berriro, sukaldera abiatu naizenean egunkaria ikusi dut mahi gainean, hori hartu, orrialde batean ireki  eta albiste batekin topo egin dut, irakurtzeari ekin diot, baina laugarren lerroan egunkaria itxi egin dut eta ohera itzuli naiz; izan ere atzo arratsaldean interneten irakurririko gertakari bera irakurtzen ari nintzen. Betiko ondoriora heltzen naiz, komunikazio alorrean, internetek egunkariari gaina hartu diola. Gainera Ibanek esaten zuen moduan, hau erabiltzeak bere abantailak ditu, merkeagoa da, ez baitugu paperean ezta tintan sosarik gastatzen, eta sarean artxibaturik geratzen da.

Hitzaldiaren bukaera, hortxe ibili zen firefox gora eta firefox behera, eta explorer alde batera usteko, horri buruz propaganda handia egin ondoren bukatu zuen oso entretenigarria izandako hitzaldia.

Ibanek, Joxeren moduan ere, gure blogetan idazten jarraitzen animatu gintuen.


Utzi iruzkina: