web 2.0

zarautzsurfk 1456153865250 zarautsurfk | 2006-10-13 03:01

Bigarren blogera kultura sailetik sartu naiz eta bertan zinea hitza ikusi dudanean bi aldiz pentsatu gabe klikatu dut.

Camino a Guantánamo filmari buruz hitz egiten duen blogean sartu naiz eta hau oso ondo itxuratuta dago, bertan filmaren laburpen bat egiteaz gain, idazleak aktore eta zuzendarien izenak aipatzen dizkigu.

Blogaren itxuraketa oso ona da, hala ere, nire aburuz ez litzaioke gaizki etorriko filmaren portadaz gain, filmaren trilerra ere jartzea.

 

Hirugarren bloga, argazkiari buruzkoa da eta hau ere asko gustatu zait; izan ere, bertan, milaka argazki aurkitu ditzakegu, niri gehien gustatu zaidan argazkia arroz landaketak izan da.

 

Aukeratutako laugarren blogan, ustekabean harrapatu nauen zerbait aurkitu dut; izan ere, ez nuen espero the Congosi  buruzko albisteren bat aurkitzea eta honek postu egin nau.

Talde hau ez da oso ezaguna baina, aipatu egin behar nuen nire lagun baten talde gogokoena baita. Iragarkian azaltzen den bezala, dela bi egun jo zuten Bilbon.


Utzi iruzkina: