Ingelesez hitz egiten ondo ez badakize, ez kezkatu! Hemen ekartzen dizuet youtubeko bideo bat non ikusiko duzuen ze erreza den hizkuntza hau menderatzea. Klasea: Jom Englis Irakaslea: ... Carmen Hornillos (ezaguna?)
Hemen uzten dizuet niri eta nire kideei asko gustatzen zaigun bideoa. Egilea: Brookers Youtuben munduan ibiltzen zaretenok ziuraski ezagutuko duzuela, 20 urtetako neska estatubatuarra da, "Youtuben erregina". Neska honek, hilabete batzuetan zehar, bere bideo batzuk argitaratu zituen eta bere irudimen eta barreak sortarazteko ahalmenagatik telebistan amaitu du (MTVk fitxatu du hain zuzen ere). Baina programa bat egiteko fitxatu bezain laster bre azken bideoa publikatu zuen, non agur esaten zigun... “this is not a Goodbye..or a farewell..its more like a thank you a sincere...
Gaur egun nahiko zaila da lana aurkitzea, kurrikuluma enpresa askotara bidali behar ditugu lana aurkitzeko, baina... bideo bat egingo bagenuke eta jende guztiak erabiltzen dituen programetan sartuko bagenuke? youtuben adibidez? segur aski jende askok ikusiko luke gure proposamena, baina nork dago hori egiteko prest?Interneten imajinazioa erabili ezkero gauza asko lor daitezke baina arazotxo bat dago... mundu guztiak ikus dezake jartzen duguna eta badakigu nolakoa den jendea... Hala eta guztiz ere badakizue, lana bilatu nahi baduzue beste era bat sortu da: bideo bat grabatu, Interneten jarri...
Bill Gates jauna gehiegi aberastu badugu ere Internet explorer baino alternativa gehiago existitzen dira, hobeak be bai. Honen adibiderik onena Firefox bilatzailea da. Explorer baino azkarragoa eta erabiltzaileetan pentsatzen egina.Askotan pentsatzen dugu ospetsuena onena dela, baina guztiz okertuta daude, beste alternatibak ere ezagutu behar dira gero aukeraketa egiteko.Hori gertatzen da Firefoxekin.Joxe gure irakasleak bilatzaile hau nola erabiltzen den irakatsi digu eta erabiltzera animatu gaitu (bilatzaile hau erabiltzeak ez du esan nahi beste bat erabili ezin dezakegunik) gauza batzuet...
EL PAIS egunkarian irakurritako albiste interesgarri batek Interneteko aurpegi berria erakusten digu. Orain direla urte batzuk Interneteko erabiltzaileak Interneten informazioa irentsi baino ez zuten egiten, gaur egun programa ezberdinen bitartez guk ere informazio horren partaide izatea lortu da. Honi web 2.0 izena ematen zaio, horrela interneteko erabiltzaileak bere argazkiak, bideoak edota anekdotak konpartitzea ahalbidetzen da.Segur aski askotan entzun ditugu Interneten parte hartzeko programak: Youtube (bideoak ikusteko), Flickr (argazkiak), blogak (nahi duzuna idazteko), wikipedia (en...
Batzutan gure posta elektronikora mezu publizitario ezberdinak iristen zaizkigu, baina nondik ateratzen dituzte gure helbideak?Behin baten gure datuak ez dakit zer web orrian eman genituen ez dakit zer lortzeko eta orain gure datuak beste motako publizitatea egiten duten enpresa batzuetara bidali da.Hori da zuen urtebetetzean enpresa batzuk zu zoriontzearen arrazoia, ez beste bat. Horiek dira Bake Spamak hain zuzen, jendea engainatzeko asmatutako beste trikimailu bat, enpresek ez dute denbora galtzen...
Iban Arantzabalek HUHEZIn egon zen azaroaren 8an. Goienkaria eta sustaturen sorreran parte hartu zuen.Editore lanari buruz hitz egin ondoren Internetek dituen abantailei buruz hitz egin zuen. Klasean dugun blog hau izateaz aparte, beste blog bat sortzeko animatu gintuen eta hauei buruz oso ondo hitz egin zigun. Azkenean firefox software librea erabiltzea ere gomendatu zigun eta hor hasi ginen eztabaidan zein zen hobea: firefox edo Internet explorer.Horretaz aparte berriz ere Internet oraindik deskubritzear daukagula konturatu nintzen eta hau egiteko aukera bakarra sarea arakatzea da.
Klasean Joxe irakaslearekin ikasten ari garen gai hau Web 2.0 izenarekin ezagutzen dugu, baina nondik dator kontzeptu hau?Argi dago gaur egun teknologiak gure bizitzaren zati handi bat okupatzen duela. Telebista, irrati zein egunkariek ematen dituzten informazioa Internetetik atera dezakegu. Baina talde handiek eman ditzaketen informazioaz aparte pertsona bakoitzak informatzeko aukera ere sortu da Interneten bidez (hona hemen adibiderik onena: blog hau). Komunikatzeko sistema berri honi WEB 2.0 izena eman zion Tim O´Reilly irlandarrak.Beraz, Internet ez du balio bakarrik Messengerra erabilt...
Ziur zuetariko gehiengok Doraemon eta Nobita ezagutzen dituzuela. Badakizue esaten dutela ospeak gaitz asko ekartzen dituela ezta? Baina pertsonei ez ezik, marrazki bizidunei ere gertatzen zaie hori. Youtuben aurkitu dudan bideoak baieztatzen du hau egia dela. "Doraemon" serieak izan zuen ospea eta gero Nobita eta Doraemonen bizitza guztiz aldatu zen. Drogetan murgildu ziren eta umeen denbora-pasa izatetik, drogazaleak izatera pasatu ziren. Doraemonek bere auzoko trafikaria bihurtu zen eta Nobitak ... Beno, hobeto bideoa ikusten baduzue eta zuen konklusio propioak ateratzen badituzue...
Abenduaren 20an Luistxo Fernandezek hitzaldi bat eman zuen Huhezin Web 2.0 munduari buruz.Kazetari honek Aurki.com eta Sustatu.com orrien sortzailea izateaz aparte, beste web orri oso interesgarri bat sortu du Josu Azpigallagaren laguntzaz: Tagzania programa. Programa honek bidaiak egitea gustoko baduzu oso aproposa da mapak eskaintzen dituelako eta bisitatuko dituzun (edo jadanik bisitatu dituzun) lekuak markatzeko aukera ematen dizulako.Orri interesgarria iruditu zait, Tagzania bisitatzea pena merezi duela uste dut, gainera hizkuntza askotan itzulita dago, euskara barne.
Blog honetan bururatzen zaizkidan gauzei buruz idatziko dut baina oraindik ez dakit zeri buruz egingo dudan gogoeta. Hori ikustear dago...
Hau bai da gure nobita! jajaja. Hau dirudi nobitaren abenturen jarraipena.