Kurrikulum 2.0

No profile photo ...zein da zein... | 2007-01-25 13:05

Gaur egun nahiko zaila da lana aurkitzea, kurrikuluma enpresa askotara bidali behar ditugu lana aurkitzeko, baina... bideo bat egingo bagenuke eta jende guztiak erabiltzen dituen programetan sartuko bagenuke? youtuben adibidez? segur aski jende askok ikusiko luke gure proposamena, baina nork dago hori egiteko prest?
Interneten imajinazioa erabili ezkero gauza asko lor daitezke baina arazotxo bat dago... mundu guztiak ikus dezake jartzen duguna eta badakigu nolakoa den jendea...
Hala eta guztiz ere badakizue, lana bilatu nahi baduzue beste era bat sortu da: bideo bat grabatu, Interneten jarri eta jesarrita itxaron ea zorte ona dagoen...


Utzi iruzkina: