Interneteko errege-erregina berriak
EL PAIS egunkarian irakurritako albiste interesgarri batek Interneteko aurpegi berria erakusten digu.
Orain direla urte batzuk Interneteko erabiltzaileak Interneten
informazioa irentsi baino ez zuten egiten, gaur egun programa
ezberdinen bitartez guk ere informazio horren partaide izatea lortu da.
Honi web 2.0 izena ematen zaio, horrela interneteko erabiltzaileak bere
argazkiak, bideoak edota anekdotak konpartitzea ahalbidetzen da.
Segur aski askotan entzun ditugu Interneten parte hartzeko programak:
Youtube (bideoak ikusteko), Flickr (argazkiak), blogak (nahi duzuna
idazteko), wikipedia (entziklopedia)... Moda berri honekin
erabiltzaileen boterea antzeman daiteke, orain lehen baino askoz indar
gehiago dugu eta informazioaren jabe bihurtu gara.
Herraminta berri hauen sortzaileek beste batzuek lortu ez duten zerbait lortzera iritsi dira: erabiltzaileek gustura sentitzea, esklusiboki haientzat den gauza bat sortzea, parte hartzaileetan bihurtzea.
Gainera, horrela, enpresek ez dituzte web orrialde horiek informazioz "bete" behar, lan hori guk egiten dugu.
Web 2.0 berri honek Interneteko iraultza berritzat hartu dute baina, hala ere, kritikak ere baditu. Adibidez enpresa hauek erabiltzaileen informazio pribatuaz baliatzen dela, nora doan informazio hori, indarra benetan nork duen ...
Nire ustez programa berri hauek onuragarriak dira erabiltzaileentzako baina kontutan izan behar dugu edozein pertsonak erabili dezakeela. Askatasuna ematen digu ala guztiz kontrakoa?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: