Aupa lagun, berriz ere hemen gaude Solaslaguna ikasturteari hasiera emateko. Gogoz eta indarrez ekinen diogu ikasturte berriari, gure herrian euskaraz egiteko baliabideak hedatzeko helburuz. Aurten inoiz baino parte hartzaile eta talde gehiago lortu nahi ditugu gurean. Gainera, Ikasturtean zehar, euskaldun orori eskainitako hainbat jarduera, irteera eta ikastarotan parte hartzeko aukera. EUSKAREN TRANSMISIOAN PARTE HARTZEAZ GAIN LAGUNAK EGITEN DIRA!!! Animatuko zara? IZENA EMATEKO EPEA: Irailaren 23tik urriaren 25ra INFORMAZIOA ETA IZEN EMATEA: SOLASLAGUNAREN TXOKOAN: Tel.: 6...
Esker mila ikasturte honetan Solaslagunean parte hartu duzuen guztioi, esker mila Saio Osagarrietan parte hartu duzuenoi eta lagundu gaituzuenoi, zuek gabe Solaslaguna ez baita posible. ZORIONAK EGITASMOA AITZINERAT JARRAITZEKO ESFORTZUA EGITEN DUZUENOI!!!! Heldu den ikasturtean zuekin berriz ere topo egitea espero dugu!!! Animo eta izan ongi!!! Adiorik ez, Solaslagunaren txokoa
IKASTURTEKO AZKEN SAIO OSAGARRIA Ekainaren 23an, 2012/13 ikasturteko azken saio osagarria egin genuen Aritzakunen. Zirimiriak lagundutako mendi txango batekin eta Lezetako bentan egindako bazkari goxo batekin eman genion akabaila ikasturteari. 10 lagun elkartu ginen, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako ordezkariak izan genituen lagun. 10etan jarri genuen hitzordua Elizondoko plazan, handik kafetxoa hartzera joan ginen Ordokira eta 11k inguruan Itzulegira ailegatu ginen. Bertatik Aritzakungo eskolara eta gero Lezetera abiatu ginen. Zirimiri eta ostarte artean Aritzakungo paisaia ikaraga...
AZKEN SAIO OSAGARRIA - EKAINAREN 23an, IGANDEA. ARITZAKUN BARRENA IBILBIDEA ETA LEZETAKO BENTAN BAZKARIA Egun osoko plana: Ibilbidea 5-6 ordu ingurukoa izanen da. 10etan jarriko dugu hitzordua Elizondoko plazan eta bertatik Itzulegira joanen gara. Aunitz jota, 11etan egon behar dugu Itzulegin. Bertatik atera eta Lezetako bentara joanen gara. Bentan 14:00etan egotea aurreikusten dugu, bazkaldu eta gero, ibilbideak jarraituko du bertze 3 orduz (guti goiti beheiti) Lizartzu aldera, Gorramendiko bidean kokatua. Gidaria: Ana Dagerre (Erratzuko solaslaguna) Jakin beharrekoak: Bazkariko menua:&nb...
Argaki gehiago ikusteko sartu: http://www.flickr.com/photos/50396757@N08/sets/72157633985904732/
Elgoibarren izanen da Mintza Eguna, ekainaren 1ean 2013ko apirilaren 23an Mintzalagun, honezkero joan dira Etxalarren gainontzeko kideekin egoteko antolatu ditugun bi asteburuak, baina zita berria daukagu jada! Aitzindu genizuen bezala, Euskal Herriko Mintza Eguna Elgoibarren izanen da, ekainaren 1ean. Izan ere, Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak 50 urte bete ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko Euskal Herri osoko mintzalagunak batu nahi dituzte herrian. Bertako berbalagunek eta elkarteko kideek hilabeteak daramatzate jaia prestatzen, eta ziur bikaina izanen dela! Aurten ere eg...
Bortz mila eta bortzehun 2013ko apirilaren 30ean Astean behin, auzoko ostatu batean sartu eta bortz laguneko taldetxoa egoten da bertan. Ez dute hutsik egiten, eta ez dago zalantzarik: solaslagunak dira. Belarria jarri nuen lehen aldian ohartu nintzen. Freskagarri bat eskatu, eta ondoan esertzen naiz batzuetan. Asteburuari buruz solastatzen dira, gizarte arazoei buruz, futbolari buruz... baita euren helburu nagusia, euskaraz solastatzea. Estimatzekoa da egiten duten esfortzua, gozagarria daukaten ilusioa, eta azpimarratzekoa denen konpromisoa. Bortzkote hori, ordea, ez da kasu isolatu bat. ...
AGENDAN APUNTATZEKO: Mintza Eguna Elgoibarren izanen da Aupa Solaslagunok! Iaz Santurtzin ospatu genuen Euskal Herri osoko mintzalagunen besta, eta aurten Elgoibarko berbalagunek hartuko dute eguna antolatzeko lekukoa. Izan ere, Elgoibarko Izarra euskara elkarteak 50 urte beteko ditu 2013an, eta urteurrena ospatzeko, berbalagun zein mintzakide nola solaslagun guztiak batu nahi dituzte herrian. Ekainaren 1ean izanen da Mintza Eguna. Segi zuen herrietako ostatu, plaza zein txoko ezkutuak euskaraz gozatzen! Eta gogoratu, ekainean Elgoibarren elkartuko gara! Laster bertara joateko antolakuntza ...
MENDILAGUNAK - AIZKOLEGIRA IRTEERA - maiatzaren 5ean, igandea HITZORDUA Abiapuntua: Bertizeko aparkalekua Ordua: 10:00 Gailurra: 841m Distantzia: 22 Km Denbora: 5 ordu eta 10 minutu Ibilbidearen gidaria: Itziar Irastorza (Malerrekako Solaslaguna) Oharrak: - Mendian ibiltzeko jantzi egokiak eraman. - Hamaiketakoa eta bazkaria prestatuta eraman. - Egun pasa izanen da, patxadaz egitekoa. - Heldu, gazte eta haurrendako ibilbidea. Bertizera joateko autoak nola antolatu: Baztan: Elizondoko plazan 9:45etan Malerreka: Doneztebeko autobus geltokian 9:45etan Bortziriak: Berako p...
Zer dira MintzaPraktika programak? Solaslagun, Mintzalagun, Berbalagun, Mintzakide, Solaskide, Zahar-berri… herrien eta euskalkien arabera izen ezberdinak erabiltzen ditugu finean egitasmo berdintsuak izendatzeko: mintzapraktika programak. Mintzapraktika programak euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, euskaraz hitz egiteko ohitura ez duten pertsonekin elkartzean datza. Ideia xamurra bezain eraginkorra da, kontuan hartzen badugu guztiontzako ez dela erraza euskaraz hitz egiteko gune, une eta kideak aurkitzea. Hori dela eta Euskal Herriko lurralde guztietan; hiri, herri eta auzoetan hainbat dira martxan dauden mintzapraktika programak. Egun 50 mintzapraktika egitasmo baino gehiago daude martxan Euskal Herrian zehar. 550 mintzatalde inguruetan 2.800 lagun biltzen direlarik. Ederra marka!