Solaslaguna korrikaren kultur zikloan parte hartzea nahi dugu, hori dela eta, saio osagarri bereziak izanen ditugu hilabete honetan. Euskal Herrian Euskaraz 30. urteurrena Dokumentala eta aurkezpena Non: Legasako eskolan Noiz: Martxoaren 25ean, ortziralea Ordua: 20:00etan EUSKARAZETAMOL ANTZEZLANA - KOMEDIA Non: Iruritako Gizarte Bilgunean Noiz: Martxoaren 27an, igandea. Ordua: 17:00etan Sarrera: 8€ - korrika laguntzaileek 6€ Sarreren salmenta: Baztango Suinki Euskaltegian eta egunean bertan. ANIMA ZAITEZ!!!!
URTARRILEKO SAIO OSAGARRIA!!!! Amaiurko errotara bisita Bisita gidatua: Errotaren funtzionamendua eta historia Talo jatea eta sagardo tragoxka Prezioa: 6€ Umeendako talo tailerra eta talo jatea Prezioa: 3€ Urtarrilaren 22an, larunbata. Goizeko 10:00etan Amaiurko plazan geratuko gara, gero denok elkarrekin errotara joateko. ANIMA ZAITEZ!!!!
Aurten Malerrekan egon den arrakasta ikusita, lehenbiziko saio osagarria bertan egitea erabaki genuen, Donezteben hain zuzen ere. Solaslagunan ere ohiturak sortu nahi ditugu, eta hau izanen da gurea, lehendabiziko saio osagarria SOLASPOTEOA izatea. Oraindik gure artean ez dugu ongi ezagutzen, gauzak horrela, lotsak galtzeko, elkar ezagutzeko eta lagunak egiteko, honelako jarduera bat antolatzea interesagarria ikusten dugu. Euskaldunok janaria, edaria, kanta, dantza eta musikaren inguruan gustura sentitzen baikara. Eta hori da saio osagarri honekin lortu nahi duguna eta orain arte behinik ...
Jada irailean, komunikazio kanpainarekin hasi ginen, kartelak, esku-orriak, elkarrizketak, aurkezpenak... Aitzineko urtean parte hartutakoen testigantzak ere izan genituen. Beraien ahoz aditu ahal izan genenuen egitasmo honetan izandako esperientziaren berri. Oraindik ere apuntatzeko aukera badago, hau ez da sekula akitzen, beraz, egitasmoan parte hartu nahi baduzu, Baztango, Bortzirietako edo Malerrekako euskaltegietatik edo mankomunitatetik pasatu eta eman zure izena. Honako helbide eta telefonoetan ere gurekin harremantan jartzen ahal zara: Mugikorra: 610920673 E.posta: sola...
Azken afaria giro goxo-goxoan pasatu genuen, ezta hala? Ikasturtea ongi-ongi akitu eta heldu den urrirako indarrak hartu, Solaslaguna egitasmoa aitzinerat doa eta ez gaituzte geldituko!! Batzuk argazkian atera nahi ez eta bertze batzuk berriz, objektiboaren bila!! Hau da hau taldea!! Aupa zuek!!
IrriTerapia saioa arras ongi joan zen, giro ezin hobea izan genuen eta irri ederrak ere bota ahal izan genituen. Gero, gutako batzuk, intzara joan ginen afaltzera, bertan ere giro ederra, nabari da gure artean gehiago elkar ezagutzen dugula... egia erran, aurtengo Solaslagunean giro ona sekula ez da faltatu.
Esker mile parte hartu zenuten guztiei!!!
Otsaileko azken asteburuan egin genuen gure lehenbiziko saio osagarria.Oraindik ez genuen elkar ezagutzen, denok giro gozoan bildu eta gure artean ezagutu ahal izateko saioa izatea nahi genuen. Beraz, erraza izan zen saioaasmatzea, SolasPoteoa!!!! Elizondoko herrian zehar ibilbide bat egitea erabaki genuen, ibilbideadoike!! Ostatuz-ostatuz pasatzea zuen helburu (hortik solaspoteo izena). Txokoton egin genuen hitzordua, handik Ilargira. Ez zeruan dagoen ilargira, Jaime Urrutiakarrikan dagoenera baizik, je je, jada, batzuk ilargian genbiltzalapentsatu arren. Beno, ene txor...
Zer dira MintzaPraktika programak? Solaslagun, Mintzalagun, Berbalagun, Mintzakide, Solaskide, Zahar-berri… herrien eta euskalkien arabera izen ezberdinak erabiltzen ditugu finean egitasmo berdintsuak izendatzeko: mintzapraktika programak. Mintzapraktika programak euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, euskaraz hitz egiteko ohitura ez duten pertsonekin elkartzean datza. Ideia xamurra bezain eraginkorra da, kontuan hartzen badugu guztiontzako ez dela erraza euskaraz hitz egiteko gune, une eta kideak aurkitzea. Hori dela eta Euskal Herriko lurralde guztietan; hiri, herri eta auzoetan hainbat dira martxan dauden mintzapraktika programak. Egun 50 mintzapraktika egitasmo baino gehiago daude martxan Euskal Herrian zehar. 550 mintzatalde inguruetan 2.800 lagun biltzen direlarik. Ederra marka!