AZAROKO SAIO OSAGARRIA - SOLAS POTEOA

solaslaguna 1456152737446 solaslaguna | 2010-12-30 18:45

Aurten Malerrekan egon den arrakasta ikusita, lehenbiziko saio osagarria bertan egitea erabaki genuen, Donezteben hain zuzen ere. Solaslagunan ere ohiturak sortu nahi ditugu, eta hau izanen da gurea, lehendabiziko saio osagarria SOLASPOTEOA izatea.

Oraindik gure artean ez dugu ongi ezagutzen, gauzak horrela, lotsak galtzeko, elkar ezagutzeko eta lagunak egiteko, honelako jarduera bat antolatzea interesagarria ikusten dugu. Euskaldunok janaria, edaria, kanta, dantza eta musikaren inguruan gustura sentitzen baikara. Eta hori da saio osagarri honekin lortu nahi duguna eta orain arte behinik behin, lortu duguna!!

Eskerrak eman nahiko nieke, bertara hurbildu ziren guztiei, tabernariei, eta bereziki, BATUGAITU taldeari, beraiek jarri baitzuten erritmoa gure gorputzetan.

 


Ibilbidea: EKAITZA, MAILIN, TITI, 12 eta buelta berriz EKAITZARA. Ene eskerrik handienak ateratako pintxo eta tragoengatik. UMMMMM!!! ZEIN GOXOA!

 

 


Egizko solaslagunek ez dute ixiltzeko betarik uzten... eta hauek ongi erakutsi zuten hori!


Solas eta solas artean, musika eta dantza pixka bat...

 


Brasildik Euskal Herrira, mugarik gabe, batukada eta batukada artean, euskal kantak ere kantatzeko aukera egon zen. Hauek dira hauek eztarriak!!


 Hau neska mutil jatorrak eta eleganteak! Aupa zuek!


Lasai mutilak, barra ez dago kontu beharrik, ez da eroriko eta!

 


Oh! Zein panpoxaaaaa...

 


Gure kazetari ausartak, BATUGAITU taldearen aurkezpa eta guzti egin zuen. A zer nolako nexka prestua!!


Eta zuekin... nola zen? A bai, BATUGAITU TALDEA!!

 


Aupa neska mutilak! Eutsi!

 

Eta hala bazan, hala ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Doneztebeko plazan! 


 


Utzi iruzkina: