SolasPoteoa - Saio Osagarria

solaslaguna 1456152737446 solaslaguna | 2010-04-25 16:55

 

 

Otsaileko azken asteburuan egin genuen gure lehenbiziko saio osagarria.
Oraindik ez genuen elkar ezagutzen, denok giro gozoan bildu eta gure artean ezagutu ahal izateko saioa izatea nahi genuen. Beraz, erraza izan zen saioa
asmatzea, SolasPoteoa!!!!
 
Elizondoko herrian zehar ibilbide bat egitea erabaki genuen, ibilbidea
doike!! Ostatuz-ostatuz pasatzea zuen helburu (hortik solaspoteo izena). Txokoton egin genuen hitzordua, handik Ilargira. Ez zeruan dagoen ilargira, Jaime Urrutia
karrikan dagoenera baizik, je je, jada, batzuk ilargian genbiltzala
pentsatu arren. Beno, ene txorakeriak alde batera utzita goazen
gurera... Ilagin gose ginen jada, eta han atera zituzten tortilla pare bat,
txistorra eta pikatzeko bertze hainbat gauza... hor ere gustura egon
ginen...
 
FanfarreMiFa fanfarreak ere, saio honetan gurekin parte hartu zuen, erran beharra dago beraietako batzuk, solaslagun egitasmoan parte hartzen dutela,
akordeoia, klarinetea, txanbela eta panderoaren soinuak ez ziren faltatu.
Gero Casinorat: fanfarreak, jo eta ke soinuari eragiten eta gainerako
Solaslagunak jada, lepotik hartuak kalejiran ostaturat... Irudi ederra,
pena momentu horren argazkirik ez izatea, hala ere ene memorian ongi
altxatu zen momentua.... eta bertze batzuen burutan ere, edo hala uste dut
behinik behin.
 
Casinon soinu eta zalaparta artean egin genuen tragoa, baina hori, beti ere euskaraz!!! eta akitzeko, Goizaldera, bertan afaltzen ari zirenendako, “show-a” eman nahi izan genuen beraz, bai soinu eta bai dantza ere egin behar izan genuen bertan…

 

Partehartzea benetan baikorra, urtea ere, ongi hasi genuen. Beraz, animo Solaslagunak eta segi horrela!!!!!!

 


Utzi iruzkina: