solaslaguna

Baztan, Malerreka eta Bortziriak


KASU!!!! AURREIKUSITAKO EGURALDI TXARRA DELA ETA, 3.SAIO OSAGARRIA MARTXOAREN 10era ATZERATUKO DUGU!!!!!


3. SAIO OSAGARRIA

solaslaguna 1456152737446 solaslaguna | 2013-02-15 14:30

3. SAIO OSAGARRIA - BORTZIRIETAN IASOLAKO BENTARA TXANGOA   Otsailaren 24an, igandea   Hitzordua eta proposamena: 10:00etan Berako Altzate plazan geratuko gara Solaslagun guztiok, bertako kafetegi batean kafetxoa hartu eta horren ondotik txangoari ekinen diogu. Suhiltzaileen aparkalekutik atera eta Usatiatik pasatuko gara, Landagaintaraino eta handik Lasolako Bentaraino. Bi ordu inguruko ibilbide erraxa izanen da, bertan zerbait hartzeko aukera izanen dugu. Itzultzerakoan, Intzolako Bentatik pasatu eta Napleonen bidetik berriz ere herrira bueltatuko gara.   &...


  2. SAIO OSAGARRIA MENDILAGUNAK – AIZKOLEGIRA IRTEERA – Urtarrilaren 27an, igandea HITZORDUA Abiapuntua: Bertizeko aparkalekua Ordua: 10:00 Gailurra: 841m Distantzia: 22 Km Denbora: 5 ordu eta 10 minutu Ibilbidearen gidaria: Itziar Irastorza (Malerrekako Solaslaguna)   Oharrak: -  Mendian ibiltzeko jantzi egokiak eraman. - Hamaiketakoa eta bazkaria prestatuta eraman.  - Egun pasa izanen da, patxadaz egitekoa. - Heldu, gazte eta haurrendako ibilbidea.   Bertizera joateko autoak nola antolatu: Baztan: Elizondoko plazan 9:45etan Malerr...


  


Komunikazio kanpainarekin akitu dugu!! Orain garai berri bat heldu da SOLASLAGUNENDAKO!   Talde guztiak osatu eta lehenbiziko saio osagarria egitea da hurrengo urratsa.   SOLASPOTEOA, jada gure artean errotua dagoen saio osagarria:   2009an Elizondon egin genuen, 2010ean Donezteben, 2011n Beran eta oraingoan, berriz ere, Elizondora bueltatuko gara!!   Gauzak horrela, abenduaren 7an SOLASPOTEOA EGINEN DUGU ELIZONDON!   Egitaraua eta proposamena:   Arratsaldeko 19:00etan TXOKOTO ostatuan bilduko gara. Girotzeko Fanfarrea lagun izanen dugu ibilbidea...


Kaixo lagun:   Jada martxan dago Solaslaguna proiektua. Gainera,  Bortzirietako Euskara Mankomunitatez gain, Malerrekako Mankomunitatea eta  Baztango Udala ere egitasmoa bultzatzen ari dira. Proiektu honen helburua zonaldeko euskararen erabilerari bultzada bat ematea da. Horretarako, euskaraz solastatzeko zailtasunak dituztenak eta euskaraz ongi solastatzen direnak taldeka biltzen dira astean ordubetez. Erran beharrik ez dago parte-hartzea erabat debaldekoa dela. Hau aitzinerat ateratzeko denen beharra dugu, bai euskaldun ...



Kaixo lagun: Proiektuan parte hartu nahi baduzu edo bertzerik gabe gehiago informatu nahi baduzu, DONEZTEBEN eginen den aurkezpen hitzaldira eta ondorengo luntxera gonbidatu nahi zaitugu, Malerrekako Mankomunitatean (Zazpi Gurutze Karrika 2.zk-an), urriaren 31n, asteazkena, arratsaldeko 19:30ean. ANIMATU ETA PARTE HARTU!!  


Oianko Garde, Eskualdeko Solaslaguna Koordinatzaileari  eta Ainara Abete, Solaslaguneko parte-hartzaileari elkarrizketa Xaloa Telebistan. Klikatu honako link honetan eta ikusi bideoa: http://www.xaloatelebista.com/solaslaguna-baztanen


solaslaguna 1456152737446

Zer dira MintzaPraktika programak? Solaslagun, Mintzalagun, Berbalagun, Mintzakide, Solaskide, Zahar-berri… herrien eta euskalkien arabera izen ezberdinak erabiltzen ditugu finean egitasmo berdintsuak izendatzeko: mintzapraktika programak. Mintzapraktika programak euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, euskaraz hitz egiteko ohitura ez duten pertsonekin elkartzean datza. Ideia xamurra bezain eraginkorra da, kontuan hartzen badugu guztiontzako ez dela erraza euskaraz hitz egiteko gune, une eta kideak aurkitzea. Hori dela eta Euskal Herriko lurralde guztietan; hiri, herri eta auzoetan hainbat dira martxan dauden mintzapraktika programak. Egun 50 mintzapraktika egitasmo baino gehiago daude martxan Euskal Herrian zehar. 550 mintzatalde inguruetan 2.800 lagun biltzen direlarik. Ederra marka!