solaslaguna

Baztan, Malerreka eta Bortziriak

2012/13 IKASTURTEA Aupa lagun, berriz ere hemen gaude Solaslagun ikasturteari hasiera emateko. Gogoz eta indarrez ekinen diogu ikasturte berriari, horrela bada, aurten inoiz baino parte hartzaile eta talde gehiago lortu nahi ditugu gurean. Gure herrian euskaraz egiteko baliabideak eskainiz.Eta gainera, EUSKARAREN TRANSMISIOAN PARTE HARTZEAZ GAIN LAGUNAK EGITEN DIRA!!! IZENA EMATEKO EPEA:Irailaren 24tik urriaren 22raINFORMAZIOA ETA IZEN EMATEA: SOLASLAGUNAREN TXOKOAN:Tel.: 610 920 673solaslaguna@topagunea.orgBORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA Tel.: 948 634 125 - euskara@bortziriak.org...


Arabako Euskaldunon Elkarguneen Topaketak_Rozio Luces, Getxoko EGIZU Elkartea    Arabako esperientziak:Ane Pedruzo eta Naroa Cuesta. Gasteizko Mintzalaguna Eneritz Ibarra. Satola Elkartea: Barrundiako Mintzalaguna  Bego Basterretxea, Unai Biana eta Alberto Salazar. Bidabarri eta Lan eta Jolas Elkarteak. Gorbeialdeko Mintzalaguna.  


Esker mila ikasturte honetan Solaslagunean parte hartu duzuen guztioi, esker mila Saio Osagarrietan parte hartu duzuenoi eta  lagundu gaituztenoi, zuek gabe Solaslaguna ez bailitzateke posible izanen. ZORIONAK EGITASMOA AITZINERAT JARRAITZEKO ESFORTZUA EGITEN DUZUENOI!!!!   Heldu den ikasturtean zuekin berriz ere topo egitea espero dugu!!! Animo eta izan ongi!!! Adiorik ez, Solaslagunaren txokoa


IKASTURTEKO AZKEN SAIO OSAGARRIA Ekainaren 22an ikasturteko azken saio osagarria egin genuen Donezteben. Afari goxo batekin eta giro onean akitu genuen ikasturtea.  11 lagun elkartu ginen, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako ordezkariak izan genituen lagun… denok afarian bat eginez. 9etan hitzordua paratu genuen Titin, handik 12ra eta gero afaltzerat abiatu ginen Ekaitza ostaturat. Zerbitzariak zerbitzu ezin hobea eman ziguten, janaria goxo-goxo zegoen eta guk ere giro polita paratu genuen ostatuan. Horrela bada, denok kontent eta gustura eman genion agurra ikasturteari. Ho...


 Hona hemen Topaguneak ateratako hainbat argazki. 


  Goizeko 9etan abiatu ginen Elizondotik taxian, Donezteben eta Beran bildu genituen Solaslagun guztiak, giro on, alaian eta lagun artean Santurtzi aldera!! Hamaiketakora ailegatu ginenean, Berbalagunak, mintzalagunak, gurasolagunak, mendilagunak eta bertze, han zeuden jada, giro goxoan gu itxoiten. Beranduxko ailegatu baginen ere, sagardoa eta oliba batzuk dastatu ahal izan genituen. Ondotik, ibilbide gidatua hasi zen Santurtziko herrian barna, bertako berbalagunak izan ziren azalpenak emateko arduradunak, eta saiatu, saiatu ziren eta baita lortu ere. Bermuta musika eta dantzaz al...


MINTZA EGUNA 2012

solaslaguna 1456152737446 solaslaguna | 2012-05-15 12:45

  


AMAIURKO IRTEERA

solaslaguna 1456152737446 solaslaguna | 2012-05-08 11:17

  


MINTZA EGUNA 2012

solaslaguna 1456152737446 solaslaguna | 2012-05-04 14:26

Ekainaren 2an, SANTURTZINMintza Eguna Euskal Herrian, gu bezala, Mintzapraktikan ari diren guztion eguna da, berbalagunak, mintzalagunak, solaslagunak…  3.600 lagunetik goiti gara honetan parte hartzen ari garenok eta 65 herri eta hiri desberdinetan elkartzen gara.  Mintza Eguna Santurtzin izanen da, ekainaren 2an. Goizeko 11:00tan elkartuko gara Santurtziko portuan, eta egun osoko egitaraua prestatu dugu:   11:00 Harrera eta hamaiketakoa, portuan 12:00 Bisita gidatua / Ume eta gurasolagunentzat jolasak 13:30 Kalejira poteoa 14:30 Bazkaria Gernika Parkean 16:30 ...


Apirilak 2012

solaslaguna 1456152737446 solaslaguna | 2012-04-19 13:58

  APIRILEKO AGENDA     BORTZIRIAK: MUSIKA apirilak 22 | igandea Aste Kulturala Berako San Jose Zahar Etxean Non: San Jose Zahar Etxea | Bera Ordua: 17:00 Antolatzailea: San Jose Zahar Etxea BERTZEAK apirilak 22 | igandea Euskal preso eta iheslarien alde Frainerat mendi martxa Non: Bortzirietako herri guztietatik Herri bakoitzetik lelo batekin aterako dira, Arantzatik 09:30ean, Igantzitik 10:30ean, Etxalartik 09:30ean, Lesakatik 10:00etan eta Beratik 09:00etan. Denak Frainen elkartuko dira. Antolatzailea: Herrira mugimendua   BAZTAN: BERTZEA...


solaslaguna 1456152737446

Zer dira MintzaPraktika programak? Solaslagun, Mintzalagun, Berbalagun, Mintzakide, Solaskide, Zahar-berri… herrien eta euskalkien arabera izen ezberdinak erabiltzen ditugu finean egitasmo berdintsuak izendatzeko: mintzapraktika programak. Mintzapraktika programak euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, euskaraz hitz egiteko ohitura ez duten pertsonekin elkartzean datza. Ideia xamurra bezain eraginkorra da, kontuan hartzen badugu guztiontzako ez dela erraza euskaraz hitz egiteko gune, une eta kideak aurkitzea. Hori dela eta Euskal Herriko lurralde guztietan; hiri, herri eta auzoetan hainbat dira martxan dauden mintzapraktika programak. Egun 50 mintzapraktika egitasmo baino gehiago daude martxan Euskal Herrian zehar. 550 mintzatalde inguruetan 2.800 lagun biltzen direlarik. Ederra marka!