MINTZA EGUNA 2012
Ekainaren 2an, SANTURTZINMintza
Eguna Euskal Herrian, gu bezala, Mintzapraktikan ari diren guztion eguna da,
berbalagunak, mintzalagunak, solaslagunak…
3.600
lagunetik goiti gara honetan parte hartzen ari garenok eta 65 herri eta hiri desberdinetan
elkartzen gara.
Mintza Eguna Santurtzin izanen da, ekainaren 2an. Goizeko 11:00tan elkartuko gara Santurtziko
portuan, eta egun osoko egitaraua prestatu dugu:
11:00 Harrera eta hamaiketakoa, portuan
12:00 Bisita gidatua / Ume eta gurasolagunentzat jolasak
13:30 Kalejira poteoa
14:30 Bazkaria Gernika Parkean
16:30 Sari banaketa
17:00 Erromeria “Aldatz” taldearekin
20:00 Kantu-triki-poteoa
... eta sorpresa gehiago!
Bazkarirako txartelak maiatzaren 23a baino lehen erosten ahal dituzue, hortik aitzin ez da aukerarik egonen. Nagusien
menua 20€tan duzue (zeliako eta barazkijaleek menu berezia eskatzen ahal duzue)
eta umeen menua ere egonen da.
ü Menua: Oilasko paella,aratxe –masailak txanpiñoi eta
patatak parisko erara , postrea, kafea + Erromeria.
Bazkarira apuntatzeko:
Baztan: Suinki Euskaltegian, Elizondon.
Bertizarana eta Malerreka: Mankomunitatean, Donezteben, Euskara
Zerbitzuan.
Bortziriak: Euskara Zerbitzuan, Arantzan.
Apuntatzen zaretelarik, dirua eta zuen datuak utzi, izen abizenak eta
telefono zenbakia.
Txartelak egunean bertan bilduko dituzue.
Eskualdetik autobusa DEBALDE:
Baztan, Bertizarana, Malerreka eta Bortzirietako Solaslagunendako eta
euskaldun ororendako autobusa debalde izanen da Santurtzirat joan ahal izateko.
Goizeko 8etan Elizondoko autobus geltokitik aterako da, Donezteben (autobus geltokian) eta Beran
(Euskalduna jatetxeko bidegurutzean) geldialdiak eginen dituelarik eta
Santurtzitik arratsaldeko 8etan eginen du buelta.
Etorri eta animatu euskaraz bizitzera, sentitzera, ezagutzera,
esploratzera...
Animatu zuen solaslagunak, senideak, lagunak, amoreak, ezagunak… eta elkarrekin egun ederra pasatu!!!!
EUSKARAZ BIZI!!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: