IKASTURTEKO AZKEN AFARIA

solaslaguna 1456152737446 solaslaguna | 2012-06-27 13:00

IKASTURTEKO AZKEN SAIO OSAGARRIA

Ekainaren 22an ikasturteko azken saio osagarria egin genuen Donezteben. Afari goxo batekin eta giro onean akitu genuen ikasturtea.  11 lagun elkartu ginen, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako ordezkariak izan genituen lagun… denok afarian bat eginez.

9etan hitzordua paratu genuen Titin, handik 12ra eta gero afaltzerat abiatu ginen Ekaitza ostaturat. Zerbitzariak zerbitzu ezin hobea eman ziguten, janaria goxo-goxo zegoen eta guk ere giro polita paratu genuen ostatuan. Horrela bada, denok kontent eta gustura eman genion agurra ikasturteari.

Hona hemen egun horretako argazki batzuk: 

   


Utzi iruzkina: