ARITZAKUNGO IRTEERA

solaslaguna 1456152737446 solaslaguna | 2013-06-28 13:20

IKASTURTEKO AZKEN SAIO OSAGARRIA

Ekainaren 23an, 2012/13 ikasturteko azken saio osagarria egin genuen Aritzakunen. Zirimiriak lagundutako mendi txango batekin eta Lezetako bentan egindako bazkari goxo batekin eman genion akabaila ikasturteari.  10 lagun elkartu ginen, Baztan, Bortziriak eta Malerrekako ordezkariak izan genituen lagun.

10etan jarri genuen hitzordua Elizondoko plazan, handik kafetxoa hartzera joan ginen Ordokira eta 11k inguruan Itzulegira ailegatu ginen. Bertatik Aritzakungo eskolara eta gero Lezetera abiatu ginen. Zirimiri eta ostarte artean Aritzakungo paisaia ikaragarriaz gozatzeko aukera izan genuen eta Lezetan berriz, zerbitzu ezin hobea eman ziguten, janaria goxo-goxoa zegoen eta guk ere giro polita paratu genuen ostatuan. Horrela bada, denok kontent eta gustura eman genion agurra ikasturteari.

Hona hemen egun horretako argazki batzuk: (gainean klikatuz gero, flikerren ikusiko dituzu guztiak) 

P1010104


Utzi iruzkina: