MINTZA EGUNA 2013
Elgoibarren izanen da Mintza Eguna, ekainaren 1ean
2013ko apirilaren 23an
Mintzalagun, honezkero joan dira Etxalarren gainontzeko kideekin egoteko antolatu ditugun bi asteburuak, baina zita berria daukagu jada! Aitzindu genizuen bezala, Euskal Herriko Mintza Eguna Elgoibarren izanen da, ekainaren 1ean. Izan ere, Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak 50 urte bete ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko Euskal Herri osoko mintzalagunak batu nahi dituzte herrian. Bertako berbalagunek eta elkarteko kideek hilabeteak daramatzate jaia prestatzen, eta ziur bikaina izanen dela!
Aurten ere egun osoko festa izango dugu, eta sorpresak azken unerako utziko ditugun arren, hemen daukazue...
EGITARAUA
11.00 Ongi etorria eta hamaiketakoa Maalako Plazan
12.00 Ibilaldi gidatua
13:30 Mintza Kalejira
14:30 Bazkaria Maalako Plazan
16.30 Sari banaketa
17:00 Euskal Erromeria MP5 taldearekin
... eta sorpresa gehiago!
Bai, horrela ikusita betiko egitaraua ematen du, baina Elgoibarrek eskura jartzen dizkigun baliabideak izanen ditugu lagun! Bertsolariak, dantzariak, dultzaineroak... Herri berria, dantzan jarriko gaituen erromeria berria (ez dakitenek ere ikasteko aukera izanen dute), eta baita saritu berriak ere!
Bazkarirako txartelak maiatzaren 2tik 24ra eskuratu daitezke, herriko dinamizatzailearen bidez. 20€ dira, kafea eta kopa barne (eta goizeko hamaiketakoa, doike!). Oroitu zeliako eta barazkijaleek aldez aurretik eskatu behar duzuela menu berezia. Ez utzi azken momenturako!
Giroa berotzen hasteko, iazko argazkiak ikusi nahi? Egin klik hemen! Euskal Herriko herri desberdinetako mintzalagunak elkartuko gara Elgoibarren, eta jai giro ezin hobea izanen dugu!
Ireki bihotza... Elgoibarko mintzalagunentzako!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: