EKAINEKO IRTEERA

solaslaguna 1456152737446 solaslaguna | 2013-06-07 14:14

AZKEN SAIO OSAGARRIA - EKAINAREN 23an, IGANDEA.

ARITZAKUN BARRENA IBILBIDEA ETA LEZETAKO BENTAN BAZKARIA

Egun osoko plana:

Ibilbidea 5-6 ordu ingurukoa izanen da. 10etan jarriko dugu hitzordua Elizondoko plazan eta bertatik Itzulegira joanen gara. Aunitz jota, 11etan egon behar dugu Itzulegin. Bertatik atera eta Lezetako bentara joanen gara. Bentan 14:00etan egotea aurreikusten dugu, bazkaldu eta gero, ibilbideak jarraituko du bertze 3 orduz (guti goiti beheiti) Lizartzu aldera, Gorramendiko bidean kokatua.

Gidaria: Ana Dagerre (Erratzuko solaslaguna)

Jakin beharrekoak:

Bazkariko menua:  18.50 €

1) Entsalada mistoa

2) Piru (ahate) hankak patatekin edo bildoskia

3) Postrea

4) Kafea

(Ardoa, ura eta ogia barne)

Bazkarirako oharrak:

1) Mendi buelta egin nahi ez duenak, aukera dauka 14:00etan Lezetan agertzeko eta bazkaltzeko.

2) Bazkari autogestionatua egitea  nahiago duenak, bere jana eraman beharko du.

Aitzinean aipatutako edozein aukera hautatuz gero, eskertuko nizueke niri jakinaraztea. 

Apuntatzeko epea: Ekainaren 19a, asteazkena.

Autoak  antolatzeko:

BORTZIRIETATIK HELDU DIRENENDAKO:

9:30ean Berako Altzate plazan.

MALERREKATIK HELDU DIRENDAKO:

9:45ean Doneztebeko autobus geltokian.

 


Utzi iruzkina: