Mintza eguna 2013

solaslaguna 1456152737446 solaslaguna | 2013-04-23 17:01

AGENDAN APUNTATZEKO:

Mintza Eguna Elgoibarren izanen da

Aupa Solaslagunok!

Iaz Santurtzin ospatu genuen Euskal Herri osoko mintzalagunen besta, eta aurten Elgoibarko berbalagunek hartuko dute eguna antolatzeko lekukoa.

Izan ere, Elgoibarko Izarra euskara elkarteak 50 urte beteko ditu 2013an, eta urteurrena ospatzeko, berbalagun zein mintzakide nola solaslagun guztiak batu nahi dituzte herrian. Ekainaren 1ean izanen da Mintza Eguna.

Segi zuen herrietako ostatu, plaza zein txoko ezkutuak euskaraz gozatzen! Eta gogoratu, ekainean Elgoibarren elkartuko gara!

Laster bertara joateko antolakuntza lanetan hasiko gara, beraz, solastatu zuen artean eta animatu!! 

 


Utzi iruzkina: