Mintzakide

Iruñerriko eta Tafallako Mintzapraktika programa

Urte Berri on¡

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2012-01-04 10:43

URTARRILAREN 20ean arratsaldeko 5:20ean Hitzordua dugu Nafarroako Museoan. Bertan bisita gidatu bat antolatu dugu Gonbidapenak lortzeko aurretik zenbat gauden jakin behar dugu.  Beti bezala fitxatxoa bete eta ez ahaztu zure izen-abizena eta lagunduko dizuten Mintzakideko taldekideenak. Edonork parte hartu dezake Saio osagarri honetan, ezinbestekoa euskalduna izatea. saio osagarrian parte hartzekoCargando..."> Izena eman¡ (Sakatu hemen) Nafarroako Museoaren informazioa MINTZAKIDE MENDI TALDEA Hurrengo txangoen datak egitaraua Urtarrila 15 Pagadi sorgindua. 29 Ingele...


Aurtengo izen emate kanpaina guztiz arrakastatsua izan da. Izen-emate fitxak inoiz baino gehiago jaso ditugu, urtero kopuru hau handitzen doa baina aurtengoa ikastaroa iazkoaren kopurua ia bikoiztu egin du. Gure egitasmoa handitzen eta sendotzen doa.Esker mila guztioi zuen erantzukizunagatik. Talde gehienak martxan jarri ditugu edo datozen asteetan martxan jarriko ditugu. Arrakasta honen ondorioz prestatua genuen egitaraua nahikotxo atzeratu zaigu baina den dena beteko dugu. v\:* {behavior:url(#default#VML);} o\:* {behavior:url(#default#VML);} w\:* {behavior:url(#default#VML);} .shape {beh...


BIDE ONEAN

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2011-10-05 18:42

Ikasturte honetako Kanpaina berria bide oso onean doa.Egun hauetan hainbat egunkarietan, aldizkarietan eta irratietan Mintzakide egitasmoaren kanpaina berriaren aurkezpena egin dugu eta dozenaka fitxa jaso ere. Hurrengo asteetan horretan jarraituko dugu.Badira ere zuetariko askok oraindik fitxak bete ez duzuenak eta berriz ere eskatzen dizuegu lehen bai-lehen betetzea, taldekatze lanak hasi ditugu jada¡ INTERNETEZ FITXA BETEE-POSTAZ DATUAK BIDALI INPRIMATU ETA POSTAZ BIDALIArgazkia Eguzkiplaza.net irratian, Berriozarko irratia. Bestalde baditugu aurreko ikasturteko taldearekin elkartze...


Internetez izen-emate fitxa asko jaso ditugu jada, baina zuetariko askok oraindik ikasturte aurreko Mintzakideekin bildu ez zaretelako edo alfertxo xamar oporretatik bueltatu zaretelako ez duzue izen- emate fitxa bete. Aurreko ikasturteko Mintzakideekin biltzen hasi bazarete eta aurten elkarrekin jarraitzeko asmoa baduzue guri e-postaz adierazi, taldekatzeko lana asko erraztuko diguzue.Nahiz eta Izena emateko epea irailaren 26tik urriaren 21era izan, badakizue jada  jasotzen ari garela. Berriz Internetez betetzeko edo inprimatzeko eta postaz bidaltzeko  fitxak jarriko ditut. ...


Ikasturte berria:Izena emateko epea: irailaren 26tik urriaren 21era Harremanak eta informazioa: 948 330 868 • 664 496 509Ribed Parkea 1, behea. Atarrabia • mintzakide@topagunea.comwww.blogak.com/mintzakideAntsoain: Antsoaingo Euskara ZerbitzuaAranguren: Udaleko Euskara ZerbitzuaAtarrabia: Karrikaluze elkarteaBerriobeiti: Udaleko Euskara ZerbitzuaBerriozar: Udaleko Euskara ZerbitzuaBurlata: Zaldualde euskaltegiaIruñea: Karrikiri elkartea etaArturo Campion, Iruñezar etaIrrintzi euskaltegiakTafalla: Udaleko Euskara ZerbitzuaUharte: Zubiarte euskaltegiaZizur Nagusia: Udaleko Euskara ZerbitzuaEs...


Guk prest, eta zuek?

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2011-07-30 19:35

Guk prest, eta zuek?Izena emateko epea: Irailaren 26tik urriaren 21era.Harremanak eta informazioa :948330868/664496509Ribed parkea 1, behea. 31610 Atarrabia mintzakide(abildua)topagunea.comwww.blogak.com\mintzakideIkasturte berria prest jada eta oporretara goaz indarrak berritzeko. Datorren ikasturtean berrikuntza ugari ekarriko ditu aurreko urtekoak osatzeko: saio berriak, Mintzakide Mendi taldearen txangoak, buletinak, taldeen arteko harremanak, tresna berriak, etab.Beti aipatzen dugun bezala egitasmo honen euskarri garrantzitsuena zuek zarete, horregatik guztion elkarlanarekin egitasmoa ...


Hemen gaituzue berriro; Sanferminak ondo ospatu hondoren eta oporrak noiz irentsiko ditugu egunero galdetzen dugun bitartean, uda heldu da. Bai, badakigu eguraldia askotan kontrakoa esaten duela bereziki zonalde honetan baina nork ez du oroimenean gerriko jaka gabeko udak?Egia esanda aspaldi iritsi zen, baina Iruñerrian Sanferminak pasa ondoren izugarri nabaritzen da, jendeak igerilekuan edo hondartzan aurkitu dezakegu baina kaleak hutsik ikusten ditugu askotan.                    Hori ekiditeko nahian...


Uztailak 1ean,  ostiralarekin Ikasturteari amaiera emango diogu Saio Osagarriarekin. Ideia zein den ondo dakizue, postaz guztioi bidali dizuet gonbidapenak sarritan baina hauxe izango da : Arratsaldean hitzordua jarri dugu, joango gara prestatu ditugun jakiak Peñara eramango ditugu eta poteora. Poteoaren ondoren afaritxo-pikoteo txiki bat egingo dugu. Oraindik izen-emateko epea irekia dago, animatu zaitezte.Sanferminetan ere aukera ezin hobea da Euskaraz mintzatzeko, beraz saiatu zaitezte lehendabiziko hitza euskaraz botatzea eta harrituko zarete zenbat lagun eta zenbat tokitan Euskald...


Saio Osagarria.Aurrera doa Ikasturtea amaitzeko antolatu dugun Poteo-Pikoteo Saio Osagarria, ederki pasako dugu eta aukera ezin hobea izango dugu solasean ibiltzeko, Iruñeko giroan murgilduak.Izena eman Ekainaren 30a baino lehen ohiko telefonotan edo E-postan.Mintzakide Mendi Taldea Igande honetan Balerdira (Araitz) joango gara. Mendizaletasunaz gain, euskaraz hitz egin nahi dutenei dago zuzenduta.Ikasturte honetan 18 txango prestatu ditugu eta eskertu nahi genizue animatu zareten guztioi. Bestaldetik datorren urterako prestatzen hari garen egitarauan parte hartzera animatzen zaituztegu. Es...


Ikasturtearen amaierarako  Saio Osagarria.Datorren Uztailaren 1ean Poteo-pikoteoa antolatu  dugu.  Iruñea borborrean ibiliko da eta giro  horren lekuko izango gara. Taldeka edo banaka gure sukaldaritzako zaletasunak erakusteko  edozein gauza prestatu  eta poteoaren ostean elkarte batean  afaritxo bat egin.  Zer diozue?  Non elkartu gaitezke? Nork prestatzen ditu patata tortilla hoberenak?  Badakizue mintzatzea dela xedea.Uda atea joka daukagu. Zuetariko askok udan ere elkartzen zaretenaren berri izan nahi dugu jarraipen txiki bat egiteko asmoarekin eta agian zerbait antolatu dezakegu, zuen ...