Mintzakide

Iruñerriko eta Tafallako Mintzapraktika programa

Igande honetan, Maiatzak 6, Mintzakide Mendi Taldeak Orreagara eginen du beste ateraldi zoragarri bat. Hitzordua betikoa goizeko 8:15tan  Iruñeko zezentegietan ( Corralillos del Gas), 8:30etan ateratzeko. Anima zaitezte!


Mintza Eguna 2007

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2007-04-24 11:49

Mintza Egunerako bazkari txartelak dagoeneko salgai daude Mintzakideko egoitzan ( Ribed parkea 1, behea. Atarrabia) eta Karridendan ( Xabier kalea 4. Iruñea) 20 eurotan. Argazkian pasa den urteko Mintza Eguneko bazkarikoa da.


Mintza Eguna. Mingaina askatzeko jai eguna! Donostian 2007ko Ekainaren 2an. Mintzakideko ikasturtea bukatzeko postrea zerbitzatuko dugu, Mintza Eguna Donostian. EGITARAUA: 11:30etan Donostiako Bulebarreko kioskoan ongi etorria bertsolariekin. 12:00tan ibilbide gidatua Donostiako parte zaharrean barrena. 12:30etan hamaiketakoa Arrano Beltza euskal tokiak prestatuta. 14:00etan bazkaria Trinidade plazan. Bazkari txartelak 20 eurotan salgai daude jada. Bazkalostean: Sari banaketa eta ondoren kantatu, dantzatu edo mintzapraktika egiteko aukera.


Mintzakide egitasmoaren bitartez sortutako talde mendizale eta euskalduna da.Taldearen asmoa mendian zehar prestatutako ateraldi zehatzetan lagun giroan lasai ibiltzea da, Euskal Herriko bazter ederrak ezagutzea eta, bide nabar,naturaren kontuak euskaeraz lantzea. Igandetan ateratzen da taldea, hamabostean behin. Goizeko 8.15tan elkartzen gara Iruñeko zezentegiko (Corralillos del Gas) behin behineko aparkalekuan, 8.30tan abiatzeko. Itzultzeko orduari dagokionez malgutasunez jokatuko da eta ateraldi hauek eguraldiaren arabera aldaketak jasan ditzakete.  Taldea kotxez moldatzen da. UDAB...


Apirilaren 22an (Igandea) Karrikiri, Iruñeko euskaldunen elkartearekin batera, Pagoeta parkera bisitatxo bat eginen dugu. Ekintza hau Karrikirik hilabetero antolatzen duen Karribus egitasmoaren barnean dago. Bertan Agorregiko burdinola eta errota eta lorategi botanikoa ikusiko ditugu. Autobusa kopuruaren arabera aterako da. Bokadilloa eraman behar da.                         KARRIBUS-APIRILA NOIZ: APIRILAK 22 ORDUA: 8:00ak, LABRIT ALDAPAN NORA: PAGOETA PARKERA PREZIOA: 12 ...


Mintzakide egitasmoa osatzen dugun pertsona eta erakunde guztien izenean, gure agurrik beroena bidali nahiko genieke korrikalari guztiei, antolakuntzari eta euskeraren alde lanean jo ta su dabilen jende guztiari. HELDU EUSKERAREN LEKUKOARI!


Larunbata honetan Martxoak 31, Ollo haranera eginen dugu txangoa, Koldo Los Arcos eta Atarrabiako Karrikaluze elkartearen laguntzarekin. Igandean Korrikara joateko beroketa aproposa izan daiteke. Ollaran Iruñerriko mugan dagoen haran zoragarri bat da. Goñibar, Txurregi eta Mortxe mendien artean topatuko dugu mundu txiki bat, ia ukitu gabea;  bertan, ondare kultural eta natural aberats oso bat eskura dugu, gehienentzat guztiz ezezaguna. Artetako iturria, museoa eta gatzagak, Saldiseko artadia, Arakil ibaiaren ertza ala Iltzarbeko paisaiak agitz leku erakargarriak dira eta larunbate...