Aste honetan bidali ditugu ebaluaketa horriak posta elektronikoz, nahiz posta arruntaz. Galdetegia 10 galderakoa da eta egiaztatu nahi da nola eragiten duen Mintzakide egitasmoak partaideen euskera erabileran eta baita erabilpen horren kalitatea igotzen den ikasturtea amaituta.Honekin batera egitasmoaren antolaketa eta teknikariaren lana baloratu beharko dituzue. Zenbat eta galdetegi gehiago jaso, ikerketaren datuak adierazgarriagoak izanen dira. Galdetegia betetzerakoan arazorik baduzue, deitu 948 96 05 16 telefonora edo mintzakide@topagunea.com helbide elektronikora idatzi .Ag...
Jakinen duzuen bezalaxe larunbat honetan Mintza Eguna ospatuko dugu Donostiako alde zaharrean. Goizeko 9:30tan aterako gara Iruñeko autobus geltokitik. Mintza Egunean, Euskal Herriko hainbat mintzapraktika egitasmotan dabilen jendearekin egoteko aukera paregabea izanen dugu. Ea eguraldiak laguntzen gaituen!
Kaixo denei!! Gogorarazten dizuet Ostirala Maiatzak 25 dela azkeneko eguna bazkari txartelak erosteko. Salneurria 20€koa da eta Iruñeko Karridendan ( Xabier karrika), Atarrabiako Mintzakideko egoitzan (Ribed Parkea, 1) eta Tafallako Euskera Zerbitzuan daude salgai. Egun zoragarri bat pasatu nahi baduzue Mintzakideko adiskideekin edo Euskal Herriko beste txoko batzuetako mintzapraktika egitasmotan dabilen jendearekin, zalantzarik ez izan, ANIMA ZAITEZTE!!
Aurreko larunbatean Tafallan barna ibilbide historiko-kultural paregabea egiteko aukera izan genuen. Ibilbidearen prestaketa lanak Koldobikek egin zituen, Tafallako mintzakidea. Tafallako herria hain ondo ezagutzen ez genuenentzat luxu haundia izan zen Koldobikeren azalpenak entzutea eta kaleetan turistak bagina gora begira egoteko aukera izatea. Esker mila azaldu zineten guztiei eta batez ere Koldobikeri!! Biba zuek!! Irudian Iribasko patioa.
Planik bai astebururako? Ba Mintzakidek badauzka, eta bat egun bakoitzerako. LARUNBATEAN: Ibilaldi historiko-kulturala Tafallako kaleetan barna. 11:30tan udaletxe parean. IGANDEAN:Mintzakide Mendi Taldearen txangoa Belatealdeara. 8:15tan Iruñeko zezentegietako aparkalekuan. Ongi izan!
Hurrengo hilaren 19a, Larunbata, Mintzakideok eta azaldu nahi duten guztiok, Tafallako kaleetatik eta historiatik gozatzeko, bisita gidatu bat egiteko aukera izango dugu, bertako biztanle baten eskutik, luzea izango ez den ibilaldia egingo da (ordu bat eta erdi gutxi gora behera). Horretarako, 11:30ean, Enparantza Nagusian, Udaletxearen aurrean elkartuko gara. Paseo eman ondoren poteren bat har dezakegu mintzapraktikari jarraitzeko. Jende-multzo ugaria bilduko garelakoan, larunbata arte.
Gaur astearteko Berria egunkariko azkeneko orrialdean hauxe ateratzen da. Jartzen ez badu ere argazkia Ibon Mimentzarena da, aupa hi! http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=tartea&data=2007-05-15&orria=056&kont=001
Asteburu honetan Mintzakide egitasmoak 2 Ekintza Osagarri eginen ditu, lehenik eta behin larunbatean Tafallan ibilbide kultural bat eginen dugu, Tafallako Udaletxearen aurrean da hitzordua 11:30tan. Bestetik Mintzakide Mendi Taldeak igandean Belatealdeara eginen du txangoa. Beti bezala hitzordua 8:15tan Iruñeko zezentegietan ( Corralillos del Gas) 8:30tan ateratzeko. Hurrengo Ekintza Osagarriak: Ekainak 2: Mintza Eguna Donostian Mintzakide Mendi Taldearen hurrengo ateraldiak: Ekainak 3: Trikuharrien ibilbidea ( Etxarri Aranatz) Ekainak 17: Xorroxin ur jauzia ( Baztan) Informazi...
Larunbat honetan Tafallako Euskeraren Eguna da ( Maiatzak 12). Hainbat ekitaldi izanen dira. Informazio gehiago: http://www.tafalla.es/es/tablon/index.aspx helbidean. Mintzakideko hurrengo ekintza osagarriak: Maiatzak 19: Tafallan zehar ibilbide kulturala. Maiatzak 20: Mintzakide Mendi Taldea Belatealdeara. Ekainak 2: Mintza Eguna Donostian.
Aurreko Igandean Mintzakide Mendi Taldearen beste ateraldi zoragarri bat burutu zen, Ikusten duzuen argazki polit hau Ibon mintzakideak ateratakoa da. Esker mila Ibon! Mintzakide Mendi Taldearen hurrengo ateraldia: Maiatzak 20 Belatealdeara. Ekainaren 2an Mintza Eguna Donostian. Bazkari txartelak dagoneko salgai daude Iruñeko karridendan ( Xabier Karrika 4) eta Mintzakideko egoitzan ( Ribed parkea 1, behea. Atarrabia)
Supermintzakideak, elkartu gurekin! Izen-emate epea: Irailaren 16tik urriaren 19ra. Izena eman!