Mintzakide

Iruñerriko eta Tafallako Mintzapraktika programa

Hona hemen Mintzakide Buletinaren 11. alea. Ale honetan Ainhoa Arregiri, e-mintzapraktika egitasmoaren inguruko elkarrizketa bat egin diogu.Honetaz gain Mintza Egunari buruzko informazioa dakar buletinak.


Igande honetan, maiatzak 25, Mintzakide Mendi Taldeak beste txango bat eginen du, oraingoan Arangoiti mendira. Hitzordua, betikoa, goizeko 8:15ean Iruñeko zezentegietako aparkalekuan (Corralillos). Honetaz gain beste hainbat proposamen daude aste honetan zehar, hona hemen batzuk:Kontzertuak:Mikel Markez: Maiatzak 22, osteguna 20:30ean Erraldoien Txokoan. Deskalzos karrikan. (Kantu eta Hitza zikloa). Bihotz Bakartien Kluba: Maiatzak 23, ostirala 20:00etan Atarrabiako Gune Eszenikoan.   Sorkun & Vice Presidentes: maiatzak 24 larunbata 22:30ean,Burlatako Euskal Herria pe...


Maiatzaren 22an, osteguna, 8:30ean, Pello Zabala izanen da Euskaldunon Biltoki elkartean.Denon ezaguna den Pello Zabalak eguraldiaz eta zerbait gehiagoz hitz eginen digu."Eguraldiaren arnasa" izenburutzat hartuta eginen digu solas.


ZOZKETA

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2008-05-12 08:21

Karrikaluze Elkarteak eta Atarrabiako Udalak  JABIER MUGURUZAREN kontzertua antolatu dute maiatzaren 16an Gune Eszenikoan. Kontzertu honetarako  gonbidapen pare bat lortu ditugu Mintzakide egitasmoan parte hartzen duzuen guztien artean zozketatzeko. Zozketaren prozedura hauxe izango da. Ondorengo galdera ongi erantzuten duten pertsonen artean zozketa bat eginen da. Zozketa maiatzaren 15ean eginen da eguerdian. GALDERA: Zein da Jabier Muguruzaren azkeneko diskoaren izenburua? Erantzunak mintzakide@topagunea.com helbidera bidali.


Hurrengo larunbatean, maiatzak 10, Tafalla eta Etxauriko Euskararen Egunak ospatuko dira.Hona hemen Tafallako egitaraua:9,30ean: Dianak Tafallako kaleetan barna.  10,00etan Zikiro prestaketa la Kolasa patioan.11,00etan: Txistulari, dantzari, zanpantzar eta erraldoiekin KALEJIRA. Ikastolatik Francisco de Navarra plazara, goizeko 11:00etatik eguerdiko 12:00etara. 12,00etan: Ikastolako Dantzari eta Erraldoien ERAKUSTALDIA Plazan. 12,30ean: INAUGURAZIO OFIZIALA Areto Nagusian. Udalaren agurra. Gonbidatua: Xabier Azanza (Euskararen Nafar Institutua).13,00ean: HERRI KIROLAK eta JOLASAK...


Mintzakide Mendi Taldeak beste txango bat proposatzen dizue hurrengo iganderako, maiatzak 11. Artikutzara joango gara. Hitzordua: Goizeko 8:15ean Iruñeko zezentegietako aparkalekuan (Corralillos)Eta Ekainaren 14an MINTZA EGUNA Getxon!!!


Euskaldunon Biltoki elkarteak Apirilaren 30ean Bertso Afari bat antolatu du Txantreako festei hasiera emateko. Bertsolariak Xabi Paia eta Aitor Mendiluze izango dira. Txartelak 25 € balio du. Izena emateko telefono honetara deitu: 699 612 124.Honetaz gain Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteak Osasunaren partidak euskaraz ikusteko aukera ematen du: Igandean, Maiatzak 4, Osasuna-Real Madrid.


Hurrengo ostiralean, apirilak 25, Tafallan beste ekintza osagarri bat egingo dugu. Oraingoan luzatzen dizuegun proposamena poteoa eta ondorengo afaria dira. Egitaraua hauxe izango da: 20:30ean poteoa Azoka tabernatik hasita. 22:00etan afaria Pasadizo tabernan. Tafallako jende zoragarri hau ezagutzeko aukera izan nahi duenak ez dezala aukera paregabe hau galdu. Etortzera animatzen baldin bazarete, deitu edo idatzi MINTZAKIDEko telefonora edo posta elektronikora osteguna baino lehenago.


Eskerrik asko ibilaldia posible egin zenuten guztiei: Koldo Pla, Xabier Lasa, Pello Uharte, Zorroka elkartea, Berriozarko Udala eta Euskara Zerbitzua, eta nola ez hurbildu zineten guztiei.Hona hemen atzoko ibilbidean ateratako argazki pare bat.Argazkian Xabier Lasa, Berriozarko Alde Zaharrean bertako historia eta bitxikeriak kontatzen.Hemen, Pello Uharte, elizako atarian Berriozarri buruzko historia kontatzen. Hurrengo egunetan zehar argazki gehiago eta hobeak.


Hurrengo igandean, apirilak 20, Mintzakide egitasmoak eta  Berriozarko Udalak Ekintza Osagarri bat antolatu dute Mintzakiden parte hartzen dauden pertsona guztientzat  eta Iruñerriko eta Tafallako euskaldun guztientzat zabalik. Ekintza Osagarri hauek hilabetean behin antolatzen dira. Eguna: Apirilak 20 igandea Ordua: 9etan Berriozarko gasolindegian. Egitaraua: 9:30ean: Harrera Berriozarko Alde Zaharrean 10:00etan: Ezkaba mendira igoera. 12:00etan: Gotorleku eta hilerrira bisitaldi gidatua Koldo Pla historialariarekin. 13:00etan bazkaria (norberak eramandakoa) eta ondoren jait...