TAFALLAKO ETA ETXAURIKO EUSKARAREN EGUNAK

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2008-05-08 16:55

Hurrengo larunbatean, maiatzak 10, Tafalla eta Etxauriko Euskararen Egunak ospatuko dira.
Hona hemen Tafallako egitaraua:
9,30ean: Dianak Tafallako kaleetan barna. 
10,00etan Zikiro prestaketa la Kolasa patioan.
11,00etan: Txistulari, dantzari, zanpantzar eta erraldoiekin KALEJIRA. Ikastolatik Francisco de Navarra plazara, goizeko 11:00etatik eguerdiko 12:00etara.
12,00etan: Ikastolako Dantzari eta Erraldoien ERAKUSTALDIA Plazan.

12,30ean: INAUGURAZIO OFIZIALA Areto Nagusian. Udalaren agurra. Gonbidatua: Xabier Azanza (Euskararen Nafar Institutua).
13,00ean: HERRI KIROLAK eta JOLASAK Francisco de Navarra Plazan.
14,00etan: Txinote txarangarekin KALEJIRA La Kolasa Patioraino.
14,30ean: BAZKARIA La Kolasa Patioan, helduentzat Zikiro (17 EUR) eta menu berezia haurrentzat (8 EUR).
16,00etan: Bazkalostean TRIKITIXA Uxue eta Ainhoarekin. Fotokopiak banatuko dira euskal kantak abesteko.
17,00etan: HAURREN TXOKOA La Kolasa Patioan.
19,00etatik 20:00etara: ZIRIKA ZIRKUSen ikuskizuna.
20,00etan: Txinote txarangarekin KALEJIRA.
21,00etan: LARRAIN DANTZA Francisco de Navarra Plazan.
21,30ean: ZEZEN SUZKOA. Ohiko ibilbidea.


Utzi iruzkina: