EKINTZA OSAGARRIA TAFALLAN

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2008-04-22 08:57

Hurrengo ostiralean, apirilak 25, Tafallan beste ekintza osagarri bat egingo dugu. Oraingoan luzatzen dizuegun proposamena poteoa eta ondorengo afaria dira.

Egitaraua hauxe izango da:

  • 20:30ean poteoa Azoka tabernatik hasita.
  • 22:00etan afaria Pasadizo tabernan.

Tafallako jende zoragarri hau ezagutzeko aukera izan nahi duenak ez dezala aukera paregabe hau galdu. Etortzera animatzen baldin bazarete, deitu edo idatzi MINTZAKIDEko telefonora edo posta elektronikora osteguna baino lehenago.


Utzi iruzkina: