Mintza Eguna 2009

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2009-05-25 11:05
1

Ekainaren 6an Gasteizen ospatuko den Mintza Egunerako bazkari txartelak lortzeko azken eguna bihar izanen da, beraz, Mintza Egunera joateko asmorik baduzue, ibili zaitezte azkar eta egin diru-sarrera Euskadiko Kutxako 30350139751390024599 kontu korronte zenbakian.

Egitaraua HEMEN.

 

Maiatzaren 23an Topaguneko Mintzapraktika sailetik prestatu zuten ibilbidea zoragarria izan zen, ekaitzak iragarrita zeuden, baina azkenean zortea izan genuen eta euriak ez gintuen busti.

Getxo, Barakaldo, Sakana, Donostia eta Iruñerriko 25 berbalagun, mintzalagun eta mintzakide hurbildu ginen Araiara goizeko hamarrak aldera.


Igoera nahiko lasaia izan zen eta bakoitzak bere erritmora ibilbidea bukatzea lortu genuen.

Eguna bukatzeko Araiako taberna batean pote bat hartzeko aukera izan genuen.


Aste honetan:

SUKALDE KONTUAK euskaraz egin ako azken pelikula GOLEM LA MOREAN ikusgai!!!joan eta gozatu!!!

 

Maiatzaren 27an, asteazkenean, DIAPOSITIBA EMANALDIA:

“GANGES ETA HIMALAYAKO LURRALDE SAKRATUETATIK TREN-BIZIZ ” (“bicitreneando ”) Mitxel Barrero.

16:0etan Irrintzi AEK Euskaltegian (Iratxe Monasterioa)

 

Maiatzaren 28an, ostegunean, RAFA RUEDA ZUZENEAN 20:30ean Iruñeko Erraldoien Txokoan (KANTU ETA HITZA zikloa).

rozio (egizu)

rozio (egizu) 2009-05-25 12:12 #1

Egun on mintzakideak! <a href="http://www.blogari.net/egizu/2009/05/25/aratzenmp">Hementxe duzue Aracelik egindako kronika</a>, ondo segi eta Mintza egunean egongo gara berriro!<br />


Utzi iruzkina: