Astelehenean zabalduko da Mintzakide egitasmoan izena emateko epea. Izena emateko epea: Irailak 24- Urriak 22 Izena emateko tokiak: Iruñeko Karrikiri eta Atarrabiako Karrikaluze elkartetan. AEKko Iruñezar, Donibaneko Irrintzi eta Tafallako euskaltegietan. IKAko Arturo Campion eta Sahats euskaltegietan. Uharteko Zubiarte euskaltegian Ezin baduzue toki hauetan izena eman, 948 96 05 16 telefonora deitu edo mintzakide@topagunea.com helbidera idatzi.
Hona hemen Atarrabiako igerilekuan eskaintzen diren kirol jarduerak euskaraz. Jarduera hauek hasiera batean euskaraz eskaintzen dira, baina kopuru minimorik ez badago gazteleraz eginen dira. Hauek dira jarduerak: Denak lauhilabetekoak dira. Pilates mistoa Pilates aurreratua Pilates hastapena G.A.P. T.B.C. Multiaerobic Running Battuka Junior Battuka Capoeira Eskalada Helduentzako igeriketa hastapena Held...
Hurrengo ostiralean ( Irailaren 7an) Anarik kontzertua eskainiko du Atarrabiako Gune Eszenikoan arratsaldeko 20:00tan. Ahots teinkatuak, doinu goibel eta bakartiak, hitz biluziak eta atmosfera ezerosoak aurkitzen dira bakarlari honen lanean, erreferenteak bilatu behar ezkero, Nick Cave, PJ Harvey, Walkabouts edota Kristin Hersh aipatu ditzakegu. Atarrabiara "Zebra" disko zoragarria aurkeztera dator taldea. Antolatzaileak: Karrikaluze euskaldunon elkartea eta Atarrabiako Udala. Sarrerak: 3€ , Karrikaluzeko bazkieentzat 1,5€. Sarrerak aurretik erosteko Karrikaluze elkartean edo egunean ber...
Astebururako planik bai? Hona hemen gure proposamenak: Larunbata eta igandean (Irailak 1 eta 2) Atarrabiako Eguna: Hainbat ekitaldi izanen dira: Herri kirolak, dantzak, herri bazkaria, pailazoak, artisautza erakusketa... herriko hainbat tokitan. Igandea: (Irailak 2): Pantxoa eta Peio Berriozarko Emaileen plazan 19:00tan. Berriozarko jaien programazioan. http://www.berriozar.es/upload/docs/cultura/jaiak07.pdf helbidean informazio gehiago. Mintzakiden izena emateko epea: Irailak 24- Urriak 22 Izena emateko tokiak: Karrikaluze, Karrikiri, AEKko Iruñezar, Irrintzi eta Ta...
Ikasturte bukaerara heldu garen honetan, Mintzakide Egitasmoa antolatzeaz eta kudeatzeaz arduratzen garen guztion izenean oporraldi eta festa zoriontsuak pasa ditzazuela opa dizuegu. Hurrengo ikasturterako data batzuk: Izena emateko epea: Irailaren 24tik Urriaren 22ra Aurkezpen ekitaldia: Azaroak 8 Kurtso hasiera: Azaroak 5-11 bitarteko astean.
Sanferminetako Euskal Txokoa. Programazioa: Larunbata 7: Lisabö (argazkian) Igandea 8: Niko Etxart Astelehena 9 Ezinean eta Stupenda Jones Asteartea 10: Zu kantari, zu dantzari (Oskar Estanga) Asteazkena 11: Malenkonia eta Kerobia Osteguna 12: Bidaia eta Petti. Kontzertu guztiak gauerdian
Jon Maia bertsolariaren inguruan sortutako taldea. Bertsoak eta koplak oinarri, doinu bereziekin egindako kantuak. Garai bateko herri orkestren antzera. Talde ez ohikoa da Karidadeko Benta. Ez ohikoa taldekideen artean bertsolari bat, aktore bat eta arte plastikoetan aritzen direnak daudelako; eta ez ohikoa, flamenkotik, Marokoko eta Iraneko doinuetatik edo cha-cha-cha-tik edaten duelako euskal tradizioarekin lotura zuzena duen proiektu bat gauzatzeko. Bertsoak dira Karidadeko Benta osatzen duten abestien arteko lotura eta sustraia, gainera mundu zabaleko doinu askok ere bertsoen neurria d...
Donostian ospatu genuen Mintza Eguneko saridunen artean Jesus Mari mintzakidea zegoen. Aupa hi!
Honako argazkia euripetan egon ondorenekoa da, argi dago hainbeste euritako eta txubaskero ikusita. Dena den Mintzakide batzuek esaten duten bezalaxe "Ohituta gaude euripetan elkartzen". Bazkalostekoa eder eta lehorragoa izan zen. Esker mila argazkiengatik Pili!
Larunbateko goiza euripetan eman ondoren, bapo bazkaldu, kantuan eta dantzan aritzeko aukera izan genuen, eta noski egunean zehar hainbat tertulia egiteko parada ere izan genuen. Hementxe duzue Mintzakidetik Mintza Egunera hurbildu ginen batzuen argazkia.
Supermintzakideak, elkartu gurekin! Izen-emate epea: Irailaren 16tik urriaren 19ra. Izena eman!