Karidadeko Benta Ekainak 22 Atarrabian
Jon Maia bertsolariaren inguruan sortutako taldea. Bertsoak eta koplak
oinarri, doinu bereziekin egindako kantuak. Garai bateko herri
orkestren antzera.
Talde ez ohikoa da Karidadeko Benta.
Ez ohikoa taldekideen artean bertsolari bat, aktore bat eta arte
plastikoetan aritzen direnak daudelako; eta ez ohikoa, flamenkotik,
Marokoko eta Iraneko doinuetatik edo cha-cha-cha-tik edaten duelako
euskal tradizioarekin lotura zuzena duen proiektu bat gauzatzeko.
Bertsoak dira Karidadeko Benta osatzen duten abestien arteko lotura eta
sustraia, gainera mundu zabaleko doinu askok ere bertsoen neurria
dutenez, naturaltasunez gertatzen da harremana Herri txikietako
erromerietan aritzen ziren jazbanen bertsio eguneratua da euren
proposamena.
Jon Maia zuzendari, Karidadeko Bentako funtzioan ez dago aspertzerik.
PARTAIDEAK
Jon Maia Ahotsa
Aran Santamaria ahotsa, klarinetea
Tolo: Klarinetea tronpeta, saxoak, klarinetea
Jon Manzisidor lauda, gitarra
Imanol Manterola perkusioak
Domentx Uzin Helikoia eta bibolina
Ekainak 22 ostirala, 20:00tan Atarrabiako Zineman.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: