Mintzakide Mendi Taldeko txangoa eta beste hainbat plan
Igande honetan, maiatzak 25, Mintzakide Mendi Taldeak beste txango bat eginen du, oraingoan Arangoiti mendira. Hitzordua, betikoa, goizeko 8:15ean Iruñeko zezentegietako aparkalekuan (Corralillos).

Honetaz gain beste hainbat proposamen daude aste honetan zehar, hona hemen
batzuk:
Mikel Markez: Maiatzak 22, osteguna 20:30ean Erraldoien Txokoan. Deskalzos karrikan. (Kantu eta Hitza zikloa).

Bihotz Bakartien Kluba: Maiatzak 23, ostirala 20:00etan Atarrabiako Gune Eszenikoan.

Sorkun & Vice Presidentes: maiatzak 24 larunbata 22:30ean,Burlatako Euskal Herria peñan.

Bertsolaritza:
Bertso Afaria maiatzaren 22an, osteguna. Maialen Lujanbio, Xabier Silveira eta Jon Maiarekin 21.00etan.
Karmen Kaleko Herriko Tabernan.


Iruzkinak
Utzi iruzkina: