BIDE ONEAN

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2011-10-05 18:42

Ikasturte honetako Kanpaina berria bide oso onean doa.
Egun hauetan hainbat egunkarietan, aldizkarietan eta irratietan Mintzakide egitasmoaren kanpaina berriaren aurkezpena egin dugu eta dozenaka fitxa jaso ere. Hurrengo asteetan horretan jarraituko dugu.
Badira ere zuetariko askok oraindik fitxak bete ez duzuenak eta berriz ere eskatzen dizuegu lehen bai-lehen betetzea, taldekatze lanak hasi ditugu jada¡
INTERNETEZ FITXA BETE
E-POSTAZ DATUAK BIDALI
 INPRIMATU ETA POSTAZ BIDALI
Argazkia Eguzkiplaza.net irratian, Berriozarko irratia.

Bestalde baditugu aurreko ikasturteko taldearekin elkartzen hasi direnak edo laster hasiko direnak. Berriz ere eskatzen dizuegu      e-postaz edo telefonoz edo internetez, taldearen berri ematea: partaideak, non eta noiz biltzen zarete eta gainontzeko datuak, bisitatxo bat egiteko edo talde bateko partaideak beste taldeetara ez bideratzeko, taldekatzeko lanak asko erraztuz.
Sakatu hurrengo loturetan. INTERNETEZ     E-POSTAZ.

Beste kontuak
MINTZAKIDE MENDI TALDEA.
Hemezortzi txangoekin osatutako egutegi berria prestatu dugu. Lehendabiziko Txangoa Larrunera(Sara)izango da.
Goizeko 8.15etan hitzordua dugu Zezentegiko (Corralillos)aparkalekuan.
Ohar oso garrantzitsuak :
Ordutegia: Hitzordua goizeko 8.15etan izango da aro samurretako hilabetetan (urria-azaroa-martxoa-apirila-maiatza-ekaina) eta 9.00etan negu gorriko hilabetetan (abendua-urtarrila-otsaila).
Puntualtasuna: Baliteke, beraz, norbait Iruñean geratzea, ez bada "tiñel" agertzen (puntual). Aurten zorrotz jokatuko dugu, abiatzeko orduak errespetatuz.
Urtean zehar litekeen aldaketak: Antolatzaileek gordetzen dute bai egutegia bai ordutegia aldatzeko aukera urtean zehar.
EGUTEGI BERRIA INPRIMATZEKO

-LARUNBLAI- Lehen hezkuntzako haurrak dituzuenentzako (3,4,5,6 mailakoentzat) hainbat herritan, Aranguren, Berriozar, Burlata, Sakana eta Iruñeko Alde Zaharrean hiri-tailerrak osatuko ditugu.
Mota guztietako ekintzak eginen ditugu: ateraldiak , sukaldaritza, jolas ezberdinak, eskulanak…..
Saioak larunbatero 16.30etatik 18.30etara eginen dira. Euskaraz.
Argibide gehiago 948 33 08 68 telefonoan.

Agendatxoa
osteguna, urriak 6
19:00: IRAKURLE TALDEA
Euskaldunon Biltokin.
●19:30: HITZALDIA: "Euskal kantua hitz eta soinuz"Pantxoa
Etchegoinen eskutik. Pako Aristiren eskutik. Euskarazko hitzaldien zikloa.
Erraldoien txokoan.
●20:00: FILMA: “BERTSOLARI” Donostiatik Iruñera zikloa. Golem
zinemetan. 3 €.
ostirala, urriak 7
20:00: IKUS-ENTZUNEZKOA:
“Apaizac obeto”. Jon Maiaren eskutik. Euskaldunon Biltokin.
larunbata, urriak 8
12:00: HAURRENTZAKO
ANTZERKIA: “Udako gau baten ametsa”. Trokolo taldearen eskutik.
Mikael aretoan.
● 12:00: HAURRENTZAKO TAILERRAK: Argazki markoa. ELKAR
dendetan.
● 19:30: KONTZERTUA: BEÑAT ACHIARY ETA PHILIPPE DE
EZKURRA: “Iturri zaharretik...”. Iruñeko Planetarioan. Doan.
igandea, urriak 9
08:15: MENDI TXANGOA:
LARRUN (Sara). Mintzakide Mendi Taldearekin. 08.15h-Korralilloetan.
● 18:00: HAURRENTZAKO ANTZERKIA: “Ipuinaren bila”. Txalo
Ondo izan eta laster arte¡¡ eta izen-emate fitxak bete¡¡¡¡


Utzi iruzkina: