Saio Osagarria,zenbait kontu, Mintza Eguneko argazki sorta eta ohiko agendatxoa.
Ikasturtearen amaierarako  Saio Osagarria.
Datorren Uztailaren 1ean Poteo-pikoteoa antolatu  dugu.  Iruñea borborrean ibiliko da eta giro  horren lekuko izango gara. Taldeka edo banaka gure sukaldaritzako zaletasunak erakusteko  edozein gauza prestatu  eta poteoaren ostean elkarte batean  afaritxo bat egin.  Zer diozue?  Non elkartu gaitezke? Nork prestatzen ditu patata tortilla hoberenak?  Badakizue mintzatzea dela xedea.
Uda atea joka daukagu. Zuetariko askok udan ere elkartzen zaretenaren berri izan nahi dugu jarraipen txiki bat egiteko asmoarekin eta agian zerbait antolatu dezakegu, zuen esku….
Eta datorren urtean zer? Ikasturtearen prestakuntzan guztiz murgilduta gaude eta ekarpenik baduzue eskertuko genizueke guri ebaluaketaren fitxa bitartez jakinaraztea hobetzeko asmoarekin. Atxikitzen dut berriz ebaluaketa fitxa zuzenean sartzeko helbidea:
https://spreadsheets.google.com/spreadsheet/viewform?hl=es&pli=1&formkey=dHdZZzF5VFYxY0lHUUFjbEFnTm1wM2c6MA#gid=0
(control +klikatu helbidean eta zuzenean ebaluaketa fitxa irekiko da)
Mintza Eguneko argazkiak
