Saio Osagarria, Sanferminak, Agendatxoa,Udako planik?

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2011-06-30 11:17

Uztailak 1ean,  ostiralarekin Ikasturteari amaiera emango diogu Saio Osagarriarekin. Ideia zein den ondo dakizue, postaz guztioi bidali dizuet gonbidapenak sarritan baina hauxe izango da : Arratsaldean hitzordua jarri dugu, joango gara prestatu ditugun jakiak Peñara eramango ditugu eta poteora.
Poteoaren ondoren afaritxo-pikoteo txiki bat egingo dugu. Oraindik izen-emateko epea irekia dago, animatu zaitezte.
Sanferminetan ere aukera ezin hobea da Euskaraz mintzatzeko, beraz saiatu zaitezte lehendabiziko hitza euskaraz botatzea eta harrituko zarete zenbat lagun eta zenbat tokitan Euskaldunak aurkituko ditugu. Atxikitzen dizuet Sanferminetako Euskarazko emanaldiak.
Sanferminetako Agendatxoa    
6 asteazkena       
        13:30    Dantza jaialdia - Iruñea. Foruen plaza
        21:00    Txistu eta gaita - Iruñea. Gaztelu plaza  
7 osteguna       
        18:30    Elektrotxaranga eta kalejira - Iruñea

        21:00    Txistu eta gaita - Iruñea. Gaztelu plaza  
8 ostirala
        00:00    Dantza ikuskizuna - Iruñea. Takonera parkea
        12:00    Herri kirolak - Iruñea. Foruen plaza
        18:00    Argazki erakusketa. SF78 gogoan - Iruñea. San Frantzisko plaza
        18:00    Haurrentzako antzerkia - Iruñea. Takonera parkea
        21:00    Txistu eta gaita - Iruñea. Gaztelu plaza  
9 larunbata
        10:30 – 14:30    Hamaiketakoa, kalejira eta herri bazkaria - Iruñea. Gora Iruñea taberna, San Jose plaza
        12:00    Herri kirolak - Iruñea. Foruen plaza
        13:00    Bertso saioa - Iruñea. Takonera parkea
        17:00    Iruñean kantuz - Iruñea. San Jose plaza
        20:00    Ihoaldunen martxa - Iruñea
        21:00    Txistu eta gaita - Iruñea. Gaztelu plaza  
10 igandea
        00:00    Kontzertua. Zea Mays - Iruñea. Takonera parkea
        12:00    Herri kirolak - Iruñea. Foruen plaza
        13:00    Txistularien 52. alardea - Iruñea. Takonera parkea
        15:00    Atun jana - Iruñea. Zaldiko Maldiko
        19:30    Herri dantza parte-hartzailea - Iruñea. San Frantzisko plaza
        21:00    Txistu eta gaita - Iruñea. Gaztelu plaza  
        23:30    Kontzertua. Txarrena eta Eraite - Iruñea. Foruen plaza

     "txarrena"

"
11 astelehena      
        11:30    Haurrentzako entzierroa - Iruñea. Santo Domingo aldapa
        12:00    Herri kirolak - Iruñea. Foruen plaza
        13:00    Euskal doinuak - Iruñea. Takonera
        14:30    Aek. Bazkaria - Iruñea. Iruñezar euskaltegiaren aurrean
        17:30    Batukada - Iruñea. Santa Ana plaza
        21:00    Txistu eta gaita - Iruñea. Gaztelu plaza  
12 asteartea        00:00    Kontzertua. Flakutt - Iruñea. Takonera parkea
        12:00    Herri kirolak - Iruñea. Foruen plaza
        13:00    Kalejira - Iruñea. Takonera parkea
        17:15    Txan magoa - Iruñea. San Frantzisko plaza
        19:30    Herri dantza parte-hartzailea - Iruñea. San Frantzisko plaza
        21:00    Txistu eta gaita - Iruñea. Gaztelu plaza  
13 asteazkena        11:30    Haurrentzako entzierroa - Iruñea. Santo Domingo aldapa
        12:00    Herri kirolak - Iruñea. Foruen plaza
        13:00    Kalejira - Iruñea. Takonera parkea
        19:00    Kalejira txikientzat - Iruñea
        21:00    Txistu eta gaita - Iruñea. Gaztelu plaza  
         00:00    Kontzertua. Anje Duhalde - Iruñea . Takonera parkea
14 osteguna       
        12:00    Herri kirolak - Iruñea. Foruen plaza
        13:00    Kalejira - Iruñea. Takonera parkea
        21:00    Txistu eta gaita - Iruñea. Gaztelu plaza  
 
 Mintzakide taldetxo batzuk prestatu ditugu Udan zehar bildu behar direnak. Mintzakide hauek 8bere taldekideekin udan ezin direlako bildu  beste talde berrietan elkartuko ditugu.
Zuk ere uda Iruñerrian duzu? Egoera berean zaude eta gustatuko litzaizuke taldetxo batean parte hartzea?
Deitu (330868)edo mezu bat bidali mintzakide(abildua)topagunea.com
Sanferminak eta Udan ondo pasa¡¡

Atxikitzen dut gure Agendatxoa, laster arte¡¡
" mintzakideko agendatxoa"


Utzi iruzkina: