Inaki Perurena maiatzaren 15eko manifestazioaren alde from Euskararen Kontseilua on Vimeo.
Garbine Petriati from Euskararen Kontseilua on Vimeo.
Inma Errea from Euskararen Kontseilua on Vimeo.
Nork esan du? Miguel Sanzek? Roberto Jimenezek? Yolanda Barcinak? Andres Burguetek? Ez, halakorik ez haien ahotik; ohikoagoa da hona etortzen direnean Joaquin Sabina, Chambao, Juanes, Andres Calamaro eta Estopa euskaraz aritzea, gure agintariak baino. Gabon, Eskerrik asko. Sanzek eta enparauek ez dute euskara beretzat. Eta euskara ikasiko balute? Hori litzateke ziurrenik Sanzek, Barzinak eta gainerakoek euskararen alde egiten ahal duten ekarpenik handienetarikoa, euskaraz aritzea, eta ez gaur egun euskararekin daramaten politika. Azken batean, beste arlo askotan bezala, ere...
euskaraz bizi nahi dut from Euskararen Kontseilua on Vimeo. Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko manifestazioa antolatu du Kontseiluak. Maiatzaren 15ean izango da, arratsaldeko 18:00etan, Golem zinemetatik abiatuta. Ekimenaren aurkezpena Kontseiluko bazkideekin batera 80 bat lagunek egin zuten. Ordutik, atxikimenduak gehitzen joan dira etengabe. Une honetan 1.600 atxikimendu bildu dira blog honen bitartez. Atxikimenduen berri emateaz gain, ekimenaren iragarpena egiteko sortutako spotaren aurkezpena egin du Kontseiluak Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean e...
st1\:*{behavior:url(#ieooui) } Legegintzaldia hasi berria zela Gobernuak Euskarabidea sortu zuen, euskararen hizkuntza politika aldekoagoa eginen zuela irudikatu nahian. Euskararen alde lanean dihardugun agente guztiok, aldez edo moldez harremana eduki dugu alderdi politiko guzti-guztiekin. Esaterako, Topagunekook, azken bi urteetan hogei bilera baino gehiago egin ditugu guztiekin. Behin eta berriz joan gara jarrera ezin eraikitzaileagoarekin: goazen gure lana eskaintzera, goazen gure proposamenak egitera, goazen negoziatzera... herri ekimena eta administrazioa elkarlanean a...
Manifestazioa antolatzeko hilabete hauetan egindako hausnarketa oso garrantzitsua izan da Sagrario Aleman IKA-ko kidearen ustez. «Etorkizunari begirako dinamikak zehazteko ere balio izan du». Haren ustez, Euskarabideak egindako lana «itxura kontua» besterik ez da izan, eta herritarrek jarraitu behar dute euskalduntzearen eragile nagusiak izaten Nafarroan. «Gobernutik deus gutxi espero dezakegu». Zergatik aukeratu duzue une hau manifestazioa deitzeko? Euskalgintzako eragileek denbora bat eman nahi izan diogu Euskarabideari, zer egiten zuen ikusteko. Denbora hori luze joan da...
Xanti Begiristainek maiatzaren 15eko manifestaziora joateko deia egin du from Kontseilua on Vimeo. Xanti Begiristainek manifestazioan parte hartzeko deialdia egin du.
Urko Aristik maiatzak 15eko manifestaziora deialdia egin du from Kontseilua on Vimeo. Urko Aristik manifestazioan parte hartzeko deialdia egin du.
Nafarroan, euskaraz bizi nahi duenak, izan dezala horretarako aukera. Hori besterik ez dugu eskatzen: Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea. Euskal hiztun asko gara gaur egun Nafarroan. Orain dela hogei urte baino gehiago, herritarren ahaleginei esker: batzuek euskara ikasiz, beste batzuek seme-alabei irakatsiz, euskaraz hitz eginez edo euskararen aldeko ekimenak lagunduz. Euskararen transmisioa, poliki baina etenik gabe, hazten ari da Nafarroan. Euskara bizirik dago Nafarroan. Euskara biziberritzen ari da Nafarroan. Ulertezina da Nafarroako Gobernua nola ari den euskaldunon ko...
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak sustatuta Nafarroan euskarak bizi duen egoeraren aurrean erantzuna aktibatzeko dinamika abiatu da. Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko maiatzaren 15ean manifestazioa egingo da Iruñean.
Ni ere euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko egonen naiz manifestaldian.