Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea

Manifestazioa Iruñean, 2010eko maiatzak 15

Lizarrako euskaltzaleek “Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea” kanpainako spota haien kaleetara eraman dute “euskaraz bizi nahi duenak” herritar askoren atxikimendua duela irudikatzeko. Dei egin nahi diegu Euskal Herriko euskaltzaleei kalera ateratzeko, euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzera. Irudiak hartuz gero blog honetan oso gustura eskainiko genituzke. Animo eta euskaraz bizi.


Hainbat gizarte eragileetako ordezkariek agerraldia egin dute Kontseiluarekin batera, ‘Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea’ lelopean egingo den manifestaziorako deialdia egiteko. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak antolatutako manifestazioa, maiatzaren 15ean egingo da, eta arratsaldeko 18: 00etan abiatuko da Golem zinemetatik. Joan den astean norbanakoekin egindako agerraldiaren ondoren, atxikimendu gehiago jaso ditu Kontseiluak. Jadanik 3.000 atxikimendu jaso dira blog honen bitartez.   ELAk, LABek, ESK-k, Hiruk, STEE-EILASek, EHNEk, gazte mugimenduak, Iruñeko Gazte ...


Una representación de los agentes sociales han participado en una rueda de prensa junto con Kontseilua (Consejo de los Organismos Sociales del Euskara) con el objetivo de hacer un llamamiento a la ciudadanía para que acuda a la manifestación que se va a celebrar el día 15 de mayo bajo el lema ‘Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea’ (derecho a vivir en euskara en Nafarroa). La manifestación organizada por Kontseilua recorrerá las calles de Iruñea. Partirá de los cines Golem a las 18:00 horas. Después de la rueda de prensa realizada la semana pasada con personalidades del mundo de la cu...


Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidearen aldeko ekimenak egiten ari dira herri desberdinetan. Maiatzaren 15ean Kontseiluak antolatutako manifestaziorako deialdia egin du oraingoan Baztan, Bortziriak eta Malerrekako euskalgintzak. Ikusi informazioa TTipi-Ttapan                            Diario de Noticias-en


Carlos Vilches from Euskararen Kontseilua on Vimeo.


Bizi nahi dut, euskaraz bizi, ez dakit bestela bizitzen eta ezin dut, hala ere, horrela bizi. Hemen bizi nahi dut, hemen ditu sustraiak euskarak, hemen ditut nik ere. Ez naiz bakarra, nahi hori duena, baina, bakarra banintz ere, bizi nahiko nuke, euskaraz bizi, nola bestela? Euskaraz bizi nahi dut, ez noizbait, aukeraren bat aurkezten denean hori baliatu, ez dut tarteka une eta leku jakinetan euskara erabili nahi, bizi nahi dut, euskaraz bizi nahi dut. Urte askotan, urte gehiegitan, euskaraz bizitzeko aukera zapuztea eta gure hizkuntza desagerraraztea helburu izan duen hizkuntza-politikak ...


Lizarrako euskaltzaleak maiatzaren 15eko manifestazioaren alde from Euskararen Kontseilua on Vimeo.


Juan Kruz Lakasta from Euskararen Kontseilua on Vimeo.


Estitxu Fernandez maiatzaren 15eko manifestazioaren alde from Euskararen Kontseilua on Vimeo.


Maiatzaren 15ean, hitzordua Iruñean Aurtengo maiatza berezia da nafar euskaldunontzat. Alderdi konstituzionalistek beti izan dute euskararen garapena eragozteko jarrera, baina azken hiru urteotan lotsagabe areagotu dute. Euskaltzaleok beti aldapan gora aritu behar izan dugu, baina orain murru, lubaki eta alanbradak gainditzera behartzen gaituzte, eta momentua da adierazteko horrekin ez gaudela konforme. Jakina, mundu guztiak ez du egoera ikuspuntu beretik ikusten. UPN, PP, CDN eta PSN alderdietako jendeak erran ohi du euskal mundua ez dela deusekin konformatzen, asegaitza dela eta, hiz...


maiatzak15 1456151191552

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak sustatuta Nafarroan euskarak bizi duen egoeraren aurrean erantzuna aktibatzeko dinamika abiatu da. Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko maiatzaren 15ean manifestazioa egingo da Iruñean.