Gabon, Nafarroa! Eskerrik asko!
Nork
esan du? Miguel Sanzek? Roberto Jimenezek? Yolanda Barcinak? Andres Burguetek?
Ez, halakorik ez haien ahotik; ohikoagoa da hona etortzen direnean Joaquin
Sabina, Chambao, Juanes, Andres Calamaro
eta Estopa euskaraz aritzea, gure
agintariak baino. Gabon, Eskerrik asko. Sanzek eta enparauek ez dute
Eta
horretaz gain, gaur egun Nafarroako Gobernuak daraman politika euskararen
kontrakoa da. Vascuenceren lege desegoki horretan oinarrituta, urteak daramatzate
nafar guztien hizkuntza eskubideak urratzen. Azken boladan, gainera, erasoak
etengabe ikusten ari gara: diru-murrizketak, injustiziak, babes gabeziak nonahi
ditugu. Bestalde, egiten ez dena ere hizkuntza politika da: euskaraz ikasteko
eskubidea bermatuta al dugu? Kultur eskaintza? Hedabideak? Administrazioan
euskaraz egiteko aukerarik? Luzea da gabezien katea.
Euskarabidea
sortu zutenean itxaropenari tarte bat ireki genion baina hasieratik bere mugak
agerikoak izan dira. Aurrekontuak murriztuta ditu eta ez ditu euskaltzale
askoren expektatibak bete, ezta pentsatu ere. Euskarabidea ez baita UPNren
politika gauzatzeko tresna bat besterik.
Euskararen
normalizaziorako urratsak nahi ditugu. Eta hiztun masa kritiko nahikorik gabe
alferrik dira gainerako kontu guztiak; beraz, helduak euskara ikasi eta
erabiltzea ezinbesteko urratsa dugu, etxean eta eskolan ikasterik izan ez duten
helduek euskara ikasteko erraztasunak behar dituzte. Baina, horretaz gain,
guri, euskaldunoi dagokigu gure inguru erdalduna euskararen bidean jartzea,
gonbita ditzagun gureak euskara ikasi eta erabiltzera. Joaquin Sabinak eta
Juanesek gehiagotan egiten dute euskara Sanzek baino, baina kontzertuetan
publikoan dauden asko ere Sanzen antzera. “Euskaltzale” hauek, agian, euskara
bihotzean dute, baina euskara ezpainetan da, ez beste inon. Esan bezala,
euskaldunoi ere dagokigu eredu izatea, gu euskaraz arituz gero, euskara
osasuntsuagoa egonen da.
Herritar
asko etortzen dira gure euskaltegietara euskara ikasi eta erabiltzeko asmoz.
Askotan, Administrazioak kudeatutako euskaltegia merkeagoa izan arren, gure
euskaltegia lehenesten dute gure metodologia eta eskaintza goraipatuz. Eta
bestela zein aukera du herritarrak euskara ikasteko Sartaguda, Billatorta,
Zangotza, Mañeru, Mutiloa, Artaxoa, Tafalla, Lizarra, Berriozar, Lekunberri edo
Eskarotz bezalako herrietan? AEKko euskaltegia!!
Euskara
jakitea borondatezkoa da; Nafar Gobernuaren estrategian euskara jakitea baliogabetuta
dago; eta hala ere, ahalegin eder bat eginez (denboran eta ekonomikoan) milaka
herritarrek eman dute urrats hori. Nafarroako Gobernuak ahalegin hori arintzeko
egindako saiakera lotsagarria izan da; euskaltegion partidatik euro batzuk kentzea
ikasleei limosna gisa banatzeko. Aurten, berriz, ez dute halako laguntzarik
banatuko ere.Dirurik ez dagoela izan ohi da Gobernuan aritzen direnen erantzuna
(Euskarabideako edozein “euskaltzale jatorrak” ere erabiltzen duen betiko argudioa).
40.000 euro jasoko ditu Bianako Printzea saria “irabazi” duen hizkuntzalariak.
Saria: 40.000 Ikasleen bekak: 0 Hizkuntzalariak bai dira euskaltegietan ari den
herritar horiek.
Eta
horrekin batera, euskara irakasteak suposatzen duen ahalegin ekonomikoaren
aurrean, Nafarroako Gobernuak euskaltegioi emandako diru-laguntzak oso txikiak
dira. Euskaltegiok hartzen dugun zama izugarria da
Azaldu
bezala, helduen euskalduntzean eta euskararen munduan, oro har, garai latza
dugu. Horren aurrean, Kontseiluarekin bat eginda, dinamika bat abian jarri dugu hainbat
eragilek eta norbanakok. Lehenik eta behin, erasoek ez gaituztela geldituko
esatea garrantzitsua da. Hemen gaude, eta ozen esan nahi dugu. Maiatzaren 15ean
hitzordu ezin hobea paratu dugu oihu hori plazara eramateko.
Eta
maiatzaren 15eko manifestazioa Nafarroako Gobernuaren hizkuntza-politikari
erantzuteaz gain, beste hizkuntza politika baten beharra aldarrikatu behar
dugu, euskararen normalizaziora eramanen gaituzten baldintza politiko,
administratibo, sozial eta ekonomiko berriak lortzeko lanean jarraitu beharko
dugu. Nafarroako Gobernuak, gaur egun, estrategia argi eta landu bat du; guri
ere estrategi egoki eta indartsu bat garatzea dagokigu. Urrats txikiak eta
egunerokoak behar ditu euskarak, baina horiek ez dira nahikoak; euskarak urrats
sakonak eta handiak ezinbesteko ditu, batez ere.
Maiatzaren
15ean Iruñean euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatuko dugu eta indar
erakustaldi hori baliatuz, hurrengo egunetik bertatik beste egoera batera
eramanen gaituen estrategia lantzen jarraituko dugu, euskararen normalizazioa
gauzatu arte Beraz, maiatzaren 15ean,
Iruñean denok elkartuko gara!! Ogi gogorrari hagin zorrotza!
Helios
Del Santo AEK-ko Artezkaritza Kontseiluko kidea da
Iruzkinak
Utzi iruzkina: