Gure blog-ean zehar Europako esklabotzari hitz egingo genuela esan arren arreta deitu digun albiste honi buruz mintzatzea beharrezkoa iruditu zaigu. Izan ere, El País egunkarian irakurritako albiste hau Argentinan kokatzen da, bederatzi urteetan zehar esklabizatua izan den 15 urteko neska. Neska honen guraso ordeak San La Muerte sektako kideak ziren. Normalean, San La Muerteren adoratzaileak bizitza luze bat eskatzen dute, haien senide batzuen heriotza ekarrik arren. Historia hau 2001ean hasi zen, bere ama biologikoa zortzi ume zituen eta egoera ekonomiko eskasa zenez, neska adopzi...
Besteetan umeen eta emakumeen esklabutzari buruz hitz egin dugu. Baina beste esklabutza mota ezberdin aurki ditzakegu, hala nola, propietate pertsonaleko esklabutza (pertsonak erostea beste bizitza mota bat eramateko), proxenetismoa, ezkontza bortxatua … etab. Gai honi buruz hitz eginda, duela gutxi “ El Correo-n” irakurri genuen albiste bat datorkigu burura. Honetan, pertsona multzo bat nola esklabo bihurtu dituzten agertzen da, Qatarren estadioak, hotelak eta ospitaleak eraikitzeko. Qatarrek eraikin hauek eraikitzeko pertsonak behar ditu et...
Blog-a hasi genuenetik beti ideia bera errepikatu dugu, esklabotza oraindik herrialde ugarietan ematen dela nahiz eta herrialde horietako askotan debekatuta egon arren eta Giza Eskubideak 1948an debekatu arren. Ideia hau azpimarratzearen zergatia zuok zeuen buruan ondo sartzeko eta egoera honetaz kontzientziatzeko da. Aurreko sarreran umeen esplotazioaz berba egin dugu eta oraingo honetan beste esplotazio mota bateri utziko diogu lekua, esplotazio sexualari. Esplotazioa mota hau umeetan eta emakumeetan ematen ohi da gehienki. Wikipedia iturri izanik, antzinatik hauek izan dira esklab...
Orain arte esklabotza zer den eta nondik datorren aztertu dugu. Hasieran jarri genuen bezala, gaur egun ere ematen den zerbait da, eta hori ezin dugu ahaztu behar. Gai hau gaurkotasunean nahiko ezkutuan dago, nahiz eta batzuetan argira atera. Euskal irratiaren albisteetan entzun dugunez gero , zenbait GKE-k pertsonak harrapatu, saldu eta horrela negozioak egiten dituztela hainbat herrietan. Beste aldetik, Asian eta Afrikan ematen den beste esklabotza mota baten existentziaz informatzea beharrezkoa ikusi dugu: haurren esklabotza. Programa berdin horretan munduan 250 milioi ume daudela...
Gaurko sarrera honetan esklabotza merkatuari buruz hitz egingo dizuegu. Esklabotza mundu osoan zehar dagoen “fenomenoa” den arren guk bakarrik Europan zentratuko gara. Wikipedia web orriaren arabera Europako esklabotzaren kaltetu nagusiak afrikarrak eta marokoarrak izan ziren eta hainbat motatako torturak jasan zituzten. Merkataritza triangeluarra zen, beraz esklaboekin alde batetik bestera trafikatzen zen. Gainera, Europan egon zen produktu tropikalen (kakaoa, azukrea, kafea, ...) eskariaren gorakadaren ondorioz esklaboak landaketak lantzeko askoz eraginkorragoak e...
Pasadan astean, J. Saez etorri zen Leioako UPV-ko irakasle-eskola fakultatera, eta bertan Gizarte Hezkuntza ikasten ari garenoi hitzaldi bat eman zigun non gaiari buruzko hainbat alor azaldu zituen bere iritzia emanez. Gizarte Hezkuntza, unibertsitatean ikasten den lanbidea den arren ez du esan nahi profesionalak garenik, baizik eta honek prestakuntza prozesu handia dakarrela. Beraz, lanbide hau ez da irakasten, ikusten denaren interpretazioa egin behar da eta horretarako ezinbestekoak dira harremanak eta komunikazioa. Dena den, lanbide honek titulazioa 1991ko urriaren 10an lortu zuen ogib...
Lehen esan dugun moduan, esklabotza betidanik existitu den fenomenoa da, eta XVII. mendean hedatzen hasi zen. Baina orduan, giza eskubideak zertarako sortu dira oraindik ere horrelako fenomenoak existitzen badira? Esan beharra dago, politikoek edo gure buruzagiek sinatu dituzten berme guztiak beteko balituzte, gure bizitza guztiz aldatuko litzatekeela. Lasaiago, seguruago, osasungarriago eta erosoago izango litzateke, gure lege sistema zuzena izango litzateke, guztiok babesa bera izango genuke, eta herritarron interesei erantzungo luketen mundu politago eta seguruago batean biziko ginateke...
Blog honek esklabotzan oinarrituta egongo da. Baina, zer da esklabotza? Galdera honi erantzuna emateko, wikipediatik jasotako informazioa erabiliko dugu. Honen arabera, esklabotza edo esklabotasuna pertsona batek, esklabo izenekoak, horren jabetzat jotzen den nagusiari obedientzia osoa zor izatea da, inolako soldatarik gabe eta bere buruarekiko inolako eskubiderik gabe. Esklaboak, jaiotzen diren momentutik edo harrapatua den momentutik bere jabea obeditu behar du heriotza edo askapena lortu arte. Antzineko garai eta herri ezberdinetatik existitu den fenomenoa da. XVII. mendean hasi zen sor...
AURKEZPENA Blog honi hasiera emateko, lehenengo gure burua aurkeztu beharko dugu: gu leioako UPV/EHU gizarte hezkuntzako ikasketak jarduten ari garen ikasleak gara eta hori dela eta blog hau sortu dugu Gizarte eskubideei buruz hitz egiteko. Honi buruz hainbat aspektu egon arren, guk bakarrik esklabutzari buruz mintzatuko dugu, eta gai honen inguruko hainbat alor tratatu ditugu. Horregatik, blog hau sortzearen helbururik nagusiena munduan gertatzen ari diren injustiziak salatzea da. Gaur egun, pentsatzen dugu, esklabutza desagertu den eta existitzen ez den zerbait dela, duela hainbat urte d...