ADINGABETUEN ESKLABOTZA

libre 1456151072048 LIBRE | 2014-03-26 10:54
2

Orain arte esklabotza zer den eta nondik datorren aztertu dugu. Hasieran jarri genuen bezala, gaur egun ere ematen den zerbait da, eta hori ezin dugu ahaztu behar.

Gai hau gaurkotasunean nahiko ezkutuan dago, nahiz eta batzuetan argira atera. Euskal irratiaren albisteetan  entzun dugunez gero , zenbait GKE-k pertsonak harrapatu, saldu eta horrela negozioak egiten dituztela hainbat herrietan. Beste aldetik, Asian eta Afrikan ematen den beste esklabotza mota baten existentziaz informatzea beharrezkoa ikusi dugu: haurren esklabotza. Programa berdin horretan munduan 250 milioi ume daudela esklabutza jarduerak egiten agertu zen, 5- 14 urte bitartekoak.

Haur hauek egoera oso latzetan eta larrietan lan egiten dute, eta esan beharra dago zenbait tokietan gurasoek direla haien seme alabak saltzen dituztenak diru gutxi baten truke. Horietako askok prostituziorako erabiltzen dituzte eta beste askok, lanerako.

Lanean ibiltzen diren haur hauek egoera oso kaskarretan egoten dira (meategietan, gas txarra dauden lekuetan, pestizidak, beruna dagoen tokietan, korala ateratzen, etab), eta ematen dituzten orduak izugarrizkoak dira, horregatik askotan lo geratzen dira eta istripu larriak izaten dituzte.

Europan, adibidez, ez da hainbeste ematen, normalean hirugarren mundua deitzen diogun horretan ematen da. Hor, kopuru handitan gertatzen ari da, eta leku askotan ohiko hartzen da.

Haur hauek modu anonimoan lan egiten dutenez ezin dute haien egoera salatu, gainera hauetariko gehienek, ohituta daude bizi baldintza horiei, beraz bizitzeko modu normala dela uste dute.

Egoera hau aldatzea oso zaila da, hainbat haur nahiago dutelako egoera horietan lan egin diru pixka baten truke, dirurik gabe geratzea baino. Horretarako beste irtenbide batzuk bilatu behar dira bizi ahal izateko. Hasieran aipatu dugun bezala, hainbat GKE-k pertsona ugariz aprobetxatzen dira baina pertsonak laguntzen dituzten beste GKE-k existitzen dira, zeintzuk egoera horiek aldatzen saiatzen dira. Baina lehen esan dugun bezala, hori oso zaila da, gaur egun daramatzagun arropak eta erabiltzen ditugun gauza gehienak hirugarren munduan eginikoak direlako, “ mano de obra barata” direlako. Orduan, nola aldatu daiteke egoera hirugarren pertsonei eragin gabe?

karmele

karmele 2014-03-27 11:11 #1

Blog bat txukun argitaratu behar da. Ondo editatuta egon behar du, hau da, estekak ondo jarri, testuan barruan, hutsuneak ez utzi... baina garrantzitsuena dena, oinarrizko arau ortografikoak bete behar dituzue eta zuen arloko lexikoa ondo erabilita egon behar du. Esate baterako, adingabetuak hitza erabiltzea erabat desegokia da edota ONGa euskaraz GKE da, klasean azaldu izan dudan moduan.

Maitane

Maitane 2014-05-08 17:38 #2

Esan beharra daukat, post honek guztiz harritu nauela edo hobeto esanda hunkitu egin nauela. Umeak egoera honetara ohituta daudela pentsatzeak guztiz tristetzen nau.

Honek, aste honetan komunikazio ikasgaian eman dugun Indefension Aprendida ekartzen dit gogora, non pertsona batek zapaldua eta bortzatua izatea onartzen duen bizitzeko beste modurik egongo ez balitz bezala.

Gauden mendean egonda eta nahi dugunerako ditugun aurrerapenak ditugula ikusita, eskubide urraketa honi konponbidea bilatzeko garaia da, enpresa multinazionalak boikoteatuz adibidez. Hirugarren munduko baliabideen ustiapenak gutxituko liratekeelakoan nago eta konponbiderako bidea izan zitekeela. Duenak, ez duenari eman behar dio eta ez alderantziz, oreka bat egon dadin eta guztiok bizi kalitate egoki bat izan dezagun.

Utzi iruzkina: