GIZA ESKUBIDEEN BILAKAERA
Lehen esan dugun moduan, esklabotza betidanik existitu den fenomenoa da, eta XVII. mendean hedatzen hasi zen. Baina orduan, giza eskubideak zertarako sortu dira oraindik ere horrelako fenomenoak existitzen badira?
Esan beharra dago, politikoek edo gure buruzagiek sinatu dituzten berme guztiak beteko balituzte, gure bizitza guztiz aldatuko litzatekeela. Lasaiago, seguruago, osasungarriago eta erosoago izango litzateke, gure lege sistema zuzena izango litzateke, guztiok babesa bera izango genuke, eta herritarron interesei erantzungo luketen mundu politago eta seguruago batean biziko ginateke. Orduan, zer dago gaizki?
Politikoak, gu bezalakoak dira, baina askotan haien interesak betetzeko edo lortzeko beste bide errazago batzuk hartzen dituzte, eta hor dago gaitza.
Horretarako, ezinbestekoa da azaltzea zer diren eta zertarako balio duten eskubideak.
Badakigu herritarrok Giza Eskubide guztiak errespeta daitezen eskubidea dugula eta hainbat itunek eskubideak jasotzen dituztela. Baina oso zaila da azaltzea zer diren, honako bideo honetan ikusiko duzuen bezala.
http://www.youtube.com/watch?v=nMt0LnHEhoc
Horregatik gu oraingo honetan, lehen belaunaldian zentratuko gara, eskubide zibila eta politikoetan oinarrituta dagoena.
Eskubide hauek, XVII eta XVIII. mendeetan hasi ziren eta bi ideia nagusi nabarmentzen dira: askatasun pertsonala eta gizabanakoen babesa. Hiru puntu garrantzitsu daude aipatzeko denboraldi horretan. Alde batetik, eskubide zibilek gizabanakoen berdintasun eskubidea, non askatasun eskubidea, kultur askatasunerako eskubidea, hitz askatasuna eta torturaren eskubideak aipatzen dira. Beste aldetik, lege eskubideak ere badaude, eta hauek eskubide zibil giza bezala sailkatzen ditu. Babesa behar duten pertsonei eskaintzen diete (adibidez, presoei). Eta bukatzeko, eskubide politikoak daude, non botoa emateko, alderdi politiko batekoa izateko, askatasun osoz ibiltzeko, norberaren iritzia adierazteko eta informazioa eskuratzeko eskubideak aipatzen ditu.
Behin hau guztia esanda, burura datorkigun gauza bakarra honako hau da; zertarako daude giza eskubideen aldeko hainbat eskubide, gero betetzen ez badira? Benetan gure mundua hain leku hipokrita da non izaki bizidunak beraien onerako edozer gauza egiteko edo edonor zapaltzeko gai diren?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: