9 urtez esklabo bihurtutako neska

libre 1456151072048 LIBRE | 2014-04-29 20:35

Gure blog-ean zehar Europako esklabotzari hitz egingo genuela esan arren arreta deitu digun albiste honi buruz mintzatzea beharrezkoa iruditu zaigu. Izan ere, El País egunkarian irakurritako albiste hau Argentinan kokatzen da, bederatzi urteetan zehar esklabizatua izan den 15 urteko neska.

Neska honen guraso ordeak San La Muerte sektako kideak ziren. Normalean, San La Muerteren adoratzaileak bizitza luze bat eskatzen dute, haien senide batzuen heriotza ekarrik arren. Historia hau 2001ean hasi zen, bere ama biologikoa zortzi ume zituen eta egoera ekonomiko eskasa zenez, neska adopzioan eman zuen. Momentu horretan bikote honi neskaren behin-behineko kustodia eman zieten. Hasieran, bi familiak kontaktuan zeuden, baina 2005ean ama ardura uzten joan zen. Duela gutxi, 18 urte bete dituen ahizpa batek bere bila hasi zen, eta justiziaren laguntzaz, pisu horretan 15 urteko neskari elikatu gabe eta tximino elikatu  batekin topatu zuten. Medikuen esan zuten bezala, neska heltze atzerapen bat pairatzen du eta orain ospitalean dago ingresatua.

40 urteko bikotea kartzelatu dute, “esklabotzaren eta mirabetzaren murrizketagatik, lesio larriengatik eta askatasunaren gabezi ilegalagatik”. Neska deklaratu duen moduan, bikotea gerrikoaren kolpeekin zigortzen zuen tximinoaren soberan geratzen zen janaria jaten saiatzen zenean, eta 6 urtetan bakarrik bi aldiz atera dela kalera.

Gure ustez, gure inguruan gertatzen ari diren hainbat eta hainbat esklabotza egoerak harrigarriak dira. Horregatik, halako egoerak antzematen ditugunean justiziaren laguntza eskatu behar dugu eta egoera hauek salatu egin behar ditugu.

Honekin amaitzeko honako bideoa jartzen dugu Argentinako telebistan ageri zen berriaren azalpena:

https://www.youtube.com/watch?v=pWhpi0ViuS0


Utzi iruzkina: