J.Saez-en Hitzaldia
Pasadan astean, J. Saez etorri zen Leioako UPV-ko irakasle-eskola fakultatera, eta bertan Gizarte Hezkuntza ikasten ari garenoi hitzaldi bat eman zigun non gaiari buruzko hainbat alor azaldu zituen bere iritzia emanez.
Gizarte Hezkuntza, unibertsitatean ikasten den lanbidea den arren ez du esan nahi profesionalak garenik, baizik eta honek prestakuntza prozesu handia dakarrela. Beraz, lanbide hau ez da irakasten, ikusten denaren interpretazioa egin behar da eta horretarako ezinbestekoak dira harremanak eta komunikazioa.
Dena den, lanbide honek titulazioa 1991ko urriaren 10an lortu zuen ogibide izatearekin batera. Gainera, gizarte hezitzaileen laguntza gero eta gehiago erreklamatzen da.
Amaitzeko J. Saez-ek egindako hausnarketa propioa aipatu beharra daukagu: "hezkuntza ezin da mugatu eta zein den ikasteko garaia ere ez. Izan ere, etengabe ikasten ari garelako. Era berean, zabaldu beharko genuke hezkuntza gazte zein helduentzat".
Iruzkinak
Utzi iruzkina: