EUROPAKO ESKLABOTZA MERKATUA
Gaurko sarrera honetan esklabotza merkatuari buruz hitz egingo dizuegu. Esklabotza mundu osoan zehar dagoen “fenomenoa” den arren guk bakarrik Europan zentratuko gara.
Wikipedia web orriaren arabera Europako esklabotzaren kaltetu nagusiak afrikarrak eta marokoarrak izan ziren eta hainbat motatako torturak jasan zituzten.
Merkataritza triangeluarra zen, beraz esklaboekin alde batetik bestera trafikatzen zen. Gainera, Europan egon zen produktu tropikalen (kakaoa, azukrea, kafea, ...) eskariaren gorakadaren ondorioz esklaboak landaketak lantzeko askoz eraginkorragoak eta errentagarriagoak bihurtu ziren.
Beraz, Europako potentziei aparteko onurak ekarri zizkien:
- Lehenengoa, ontziak Europatik Afrika mendebaldeko kostaldera abiatzen ziren eta han ontzietako sotoak esklaboz betetzen zituzten, produktu desberdinen truke (oihalak, fusilak, bitxiak,...).
- Bigarrengoa, esklaboak Ameriketara garraiatzen zituzten eta bizirik heltzen ziren esklaboak saldu egiten zituzten.
- Hirugarrengoa, ontziak kakaoz, azukrez edo kolonietako beste merkantziaz bete ostean Europara itzuli eta kargamendua saltzen zuten. batzuez bete eta gero, Europara itzultzen ziren eta bertan merkaturatzen zuten kargamendu preziatua.
Nahiz eta luzeak eta arrisku handiko bidaiak izan, irabaziek justifikatzen zuten.
Iruzkinak
karmele 2014-03-27 11:06 #1
<p>Wikipediatik zuzen zuzenean kopiatu duzue testu zati handi bat eta gainera ez duzue aitortu. Lapurreta egin duzue. Giza eskubide bat urratu duzue eta horretarako ez da bloga. Horrela jarraitzen baduzue, irakasgai honetan arazoak izango dituzue.</p>
Utzi iruzkina: