ENTZUNDAKO BERRIAK
Besteetan umeen eta emakumeen esklabutzari buruz hitz egin dugu. Baina beste esklabutza mota ezberdin aurki ditzakegu, hala nola, propietate pertsonaleko esklabutza (pertsonak erostea beste bizitza mota bat eramateko), proxenetismoa, ezkontza bortxatua … etab.
Gai honi buruz hitz eginda, duela gutxi “ El Correo-n” irakurri genuen albiste bat datorkigu burura. Honetan, pertsona multzo bat nola esklabo bihurtu dituzten agertzen da, Qatarren estadioak, hotelak eta ospitaleak eraikitzeko.
Qatarrek eraikin hauek eraikitzeko pertsonak behar ditu eta horregatik, toki ezberdinetako hainbat immigrante (nepaldarrak, indiarrak, pakistandarrak) lan horren bila doaz. Beraz, emirerri txiki hau 20 pertsona gutxi gora behera irabazten ditu 60 minuturo; Qatarren jatorria duten langileen biztanleria %15-ekoa izanik.
Herrialde aberats honetan milaka pertsona lan egiten ari dira aurreko mendeko baldintzetan. Pertsona hauek astero 7 egun lan egiten dute deskantsu barik eta 50º gradu inguruko tenperaturekin. Egoera oso txarretan lanean ari dira, ia ez daukate janaririk ez soldatarik. Horretaz gain, pasaportea kendu eta herria ustea diete.
Egoera honen buru direnei “kafala” deitzen zaie, esklabo bakoitza patroi edo enpresa baten menpean lan egiten duelako. Patroi edo enpresa hauek bizitegi baimena ematen diete, beraz haien osasunaren kargu egiten dira eta ondorioz, haien eskuetan dago esklabo hauek herria ez ustea.
Dena den, egoera hau enpresa gehietan ematen da. Qatarren ez baitago sindikaturik non langileek haien eskubideak errebindikatu dezakete.
Honako bideo honetan azaltzen digute emigrante hauek jasandako bizimodu latza.
https://www.youtube.com/watch?v=Nv6tQbVMT8Q
Iruzkinak
Ainitze Fundazuri 2014-03-27 20:53 #1

Kaixo!!

Lehenik eta behin zorionak zuen blogagatik! Gai honi buruz zeresan asko dagoela iruditzen zait.

Post hau irakurtzerakoan, Coca Colaren kasuaz gogoratu naiz. Izan ere, badirudi Coca Cola konpainia honelako zenbait kasutan nahasia egon dela. Kontatu zidatenean, interneten begiratu nuen eta asko harritu ninduen topatutakoak. Badirudi konpainia hau ustelkeria, hilketa, tortura, txantai eta esplotazio kasuez salatuak izan dela langileei, sindikalistei, gobernuei eta enpresei ere eraginez. Kasu hauek zahazki hego ameriketako kasuak dira, baina hala ere, nola izan daiteke giza eskubideak horrela zapaldu eta urratzen duten konpainia bat, hain "prestigiosoa" izatea mundialki?

Euskal herri mailan, hainbat leku ezagutzen ditut arrazoi hauek direla eta boikota egiten diotenak konpainia honi. Ez ahal da guztiok kontuan izan behar genukeen zerbait? Zenbat marka prestigioso eta famatu ote daude kasu honen antzera?

Guk uste baino hurbilago daude kasu hauek, eta uste dut asko egin genezakeela honen aurka, boikotera gehituz adibidez.

Hurrengorarte!!!

Andrea Fernandez 2014-04-12 12:47 #2

Kaixo!!

Lehenik eta behin, Ainitzek esan bezala, zoriontzen dizuet egindako blogagaitik. Oso gai interesgarria aukeratu duzue baita hunkigarria ere.

Sarrera hau irakurri dudanean harrigarria iruditu zait horrelako kasuak gaur egun ematea. Penagarria da pertsonak objetuak balira bezala tratatzea, haien identitatea ezabatzea eta eskubideak lapurtzea.Baina are penagarriagoa iruditzen zait horrelako kasuak egon badaudela jakitea eta ezer ez egitea, are gehiago, enpresa horietako kontsumitzaileak izaten jarraitea.

Guk daukagu horrelako egoeren desagerpena lortzeko giltzarria. Salaketen bidez, boikotatuzenpresei Aintzek esan bezala, manifestazioak antolatiz, kanpainak... Horrala eta ez beste era batean lortu ahal izango da munduko hainbat lekutan gertazen den egoera berdin hauen desagerpenak.

Agur!

Utzi iruzkina: