Nondik dator esklabotza?

libre 1456151072048 LIBRE | 2014-03-07 15:53

Blog honek esklabotzan oinarrituta egongo da. Baina, zer da esklabotza?

Galdera honi erantzuna emateko, wikipediatik jasotako informazioa erabiliko dugu. Honen arabera, esklabotza edo esklabotasuna pertsona batek, esklabo izenekoak, horren jabetzat jotzen den nagusiari obedientzia osoa zor izatea da, inolako soldatarik gabe eta bere buruarekiko inolako eskubiderik gabe.

Esklaboak, jaiotzen diren momentutik edo harrapatua den momentutik bere jabea obeditu behar du heriotza edo askapena lortu arte.

Antzineko garai eta herri ezberdinetatik existitu den fenomenoa da. XVII. mendean hasi zen sortzen maila handiko esklabotza molde berria; esklabotza mota hori herrialde ahaltsuen beharren arabera gauzatu zen eta Afrikan harrapatutako milioika gizonezko zein emakumezko behartu zituzten Ameriketako lur sailetan bortxaz lan egitera. Lehenik, Britainia Handia eta Holanda eta, bigarrenik, Frantzia, Portugal eta Espainia izan ziren esklabo-merkatuan jardun zuten potentziarik handienak. Gure ustez aipagarria da, esklabo gehienak gaur egun Mauritanian, Sierra Leona, Togo, Ghana, Dahomey (egungo Benin) eta Boli Kosta herrialdeetako kostaldetik datozela.


Utzi iruzkina: