KURDİSTAN

Urtzi Urrutikoetxea: ‘zelan edo holan, alkartasuna adierazo deutsegu kurduei’ lotura eta argazki batzuk hemen Zirika talde sortu barriko Asier Gonzalez, Jon Gaminde, Uxue Alberdi, Urtzi Urrutikoetxea, Fredi Paia, Arkaitz Estiballes, Goretti Rodriguez, Josu Martinez eta trikitia, txalapartea, albokea, gitarrea, dultzainea, txirulea eta adarra lagun orain gitxi heldu ziran etxera Kurdistanen egun batzuk pasau ostean. Esperientziaren nondik norakoez eta Kurdistanen bizitakoez, hona hemen, Urtzik kontau deuskuzanak: 1.- Amed uriko folklore jaialdian parte hartu dozue Euskal Herritik joan b...


TURKIA EZEZAGUNA: KURDISTAN, TURKIAKO ALDE EZKUTUA Bidaia berezi honek Mesopotamia zaharreko bihotzera eramango gaitu Zetaren Bidearen urratsak jarraituz, eta Bosfoaren ertzean amaituko dugu Istanbulen. Proposatzen dizuegun ibilbideak bisitatzen dugun biztanleekin ahalik kontaktu estuena lortu nahi du, era horretan kurduen milaka urteko kultura hobeto ulertzeko. Hainbat elkarterekin bildu eta kurduen eguneroko bizitzan murgilduko gara euren etxeetan ostatu hartuz. Bidaiaren koordinatzailea aditua da eskualde honetan eta gidari eta itzultzaile lanak egingo ditu. Hiru eskualdetan barneratuko ...


Markinako beharginak

1
kurdistan 1456150623462 KURDİSTAN | 2006-05-31 09:58

Duela ez hainbeste urte, gure herritik oso gertu, Markinan, gizon asko goiz jaiki eta lanera joaten ziren buzoa jantzita, tailerrera. Logura izaten zuten, eta gosea igual, baina beharra, beharra zen. Fabrikan, mekanikoki, batek pieza bat jartzen zuen, beste pieza bat hurrengoak, eta, klin-klan, klin-klan, azkenean, etxera joaten ziren, bazkaltzera. Ba orain, historiak horrelako gauzak baititu, Kurdistanen, ume batek ezin du bazkaldu ez daukalako besorik koilara ahora eramateko. Izan ere, Markinan egiten ziren minetako batek lehertu dizkio bi besoak. Mina egiten du gogoratzeak, baina Markin...


Etzi, osteguna, 20:30etan Arkaitz Estiballes eta Juan Sorin izango dira Roge Blascoren Radio Euskadi-ko irratsaioan, Kurdistaneko bidaiaz berba egiteko.


            “Kurdistanera??” esan nion harrituta Urtzi Urrutikoetxeari, duela hilabete telefonoz deitu zidanean, ea herrialde hartara astebete joan nahi nuen galdetzeko. Zirt-zart erantzun behar omen nuen, epetik kanpo genbiltzalako, eta beraz, ondo zer nioen jakin gabe, baiezkoa eman nion.             Apurka apurka bidaiaren zehaztasun gehiagoz enteratu ginen. Kurdistan lau estatutan banatuta dagoen nazioa da eta Turkiaren menpe dagoen lurraldeko hiri batean, Amed-en hain zuzen, fo...


ILARGI ERDIKO GAUA

kurdistan 1456150623462 KURDİSTAN | 2006-05-24 15:10

  1-Ze metafora beldurgarriaden Turkiako bandera!Gorria da goitik behera,Amed hirian mehatxu gisazabaltzen dena airera.Ilargi-erdi bat ere badaukaizar txikiaz gainera;baina zerua ote da?Hegazkinetik jaitsi ta sartuostean bere barnera,hartu diogu odolez busti den zeru baten tankera.   2-Poliziekin nahasten dira kaleetan eskaleak.Horixe dira kaleak:haurrak, begiak, uniformeakta puntan dauden ileak.Isildutako hitz sentituaketa kezko nargileak;garaileak, galtzaileak;espaloietan esertzen direnzapata garbitzaileak…Aspaldi ez dira bertatik pasaherriko zapaltzaileak! 3-Ipar Kurdistan oso ...


EKIALDETIK

kurdistan 1456150623462 KURDİSTAN | 2006-05-23 16:42

Gaur ekialdera begira jarri zaretela denok esan didate, badagoela nazioren bat independentziaren atarian. Herri gogorra omen, mendietan gotortuta etsaiari aurre egiten jakin izan duena. Inperio otomanoari ere haginak behin baino gehiagotan erakutsitakoa. Ondo dago horrelako leku txikietara begiratzea, mapan kokatzeko lupa hartu eta mendi beltz hori non den jakiteko. Ekialdera etorri gara gu ere, mendiko herria da hau ere, independentzia gura du honek ere. Turkia urduri dago. Estatua zatituko digute! dioen beldur hori da, Iran eta Siria moduko aurkariengana hurbilarazten duen gezurra. Hegaz...


AZKEN EMANALDİA

kurdistan 1456150623462 KURDİSTAN | 2006-05-19 18:38

Atzokoa izan zen jaialdiaren azken eguna. Amed hiriko murruen ondoan egin genuen azken kontzertua eta Txikia abesten itxi genuen, ukabila altxatuta. Alkateak arrosa bana eta oroitarria eman zıgun eta protokoloiko azken fotoak atera genituen. 'Origenes' beti desorduan: 15 urteko neskatila bat maitemindu omen nuen eta foto+musu protokoloa egın genuen, birritan egin ere. Gauzak onak urrun. Gainera txapela galdu (ez gomazkoa, artilezkoa). Kalejiran zehar ijito batek ostu zidan, eta ni eskuak lotuta. Hori izango da herri honi nire oparia. Beharko. Gero Arkeologoen Elkarteko egoitzara gonbidatu g...


AMED

kurdistan 1456150623462 KURDİSTAN | 2006-05-19 18:12

Tigrisen emaria da gerrillarien odola. Isilik igarotzen du armadunaren kontrola. Zelaiak ureztatzeko herri mina dariola, suminondoak loratuz; mendekuaren arbola. Debekatutako hitzez eraikitako etxola, Kurdistan desagertzetik babesten duen oskola. Zerutik datozen bonbak Tigrisi ez zaizkio axola, uraren bidea ezin baita gelditu inola. Abdullah Duran, Enez Ata eta Ugur Kaymaz, sei, zortzi eta hamabi urtekoak dira Turkiar Ejertzitoak hildako azken terrorista kurduak. Eroritako lau gerrillari kurduren hileta basatiki erreprimitu zuten Polizia eta Ejertzito Turkiarrak. Hemen Ertzaintzak orain gu...


Lehenik eta behin, denbora indefinidoz itxaron behar da eszenatoki atzekaldean aurreko talde ugariek releboa eman arte (hemen ez dira oso puntualak) aurpegian eguzkiak jo eta galtzetatik umeek tiratu bitartean. Behin tramite hau pasata ejerzitoak hildako azken umeen argazkiak soinean dituen agertokira igo (handia edo txikia, jotzen dugun lekuaren arabera) eta dena prestatu behar da, soinu tekniko pilaren laguntzaz. Plaza jendez gainezka egongo da beti leporaino, hori aldaezina da. Urtzik ekingo dio emanaldiari, publikoaren harridurarako agur berba batzuk kurdueraz esanez eta ondoren ka...