KURDİSTAN

ZER EGİNGO DUT?

kurdistan 1456150623462 KURDİSTAN | 2006-05-18 09:06

Azkenean erlajatu dira gure jagoleak eta ikasi dugu harei saihets egiten. İnternetera etortea gatza izan da orain arte, ez toki gutxi dagoelako; teknologia berriekın on line daude hemen. Hori bai, hemengo teklauak oso txungoak dira, edo letrak borratuta dauzkate batzutan.Kontu bat: hemen ez dago ezker abertzalean dagoen perro+furgona moda. Sendi bakoitzean zazpitik gora semealaba dituzte. Umeak karretilluan mugitzen dira (Alonso baino apartagoak dira). Eta kale eta etxe atariak ume eta zaharrez gainezka daude. Zaharrak egonean, masak baskitoei potroak ikutzen. Aita Santua baino garrantzitsu...


Gehienak goizari atarramendurik ez ateratzea aukeratu dutenez, bandako beste norbaitek hartu behar hau bizi-antzean eusteko ardura. Laugarren eguna hastear daukagu Amed honetara heldu ginenetik, eta gaur orain artean beti aldamenean izan dugun Alik ezingo du etorri, azterketa dauka. İtogarria egin daiteke tarteka adeitasuna, zer gerta ere beti ondoan, atzo geuk erositako alfonbra astunak ere eroan gura izan zizkigun! Goizean ibili ginen hiriko bazarrean. Aurten sartzen ginen bigarren turistak ginela esan zigun, txarto zeudela kontuak. Astiro-astiro berotuz joan zen alfonbra-saltzailea, gen...


LAU APUNTE

3
kurdistan 1456150623462 KURDİSTAN | 2006-05-15 19:10

Atzo egin genuen lehen ekitaldia hemen, Diyarbakırren. Hiru gauza aipatzeko? gau ta egun bizkartzainaz gabiltzala, Festibaleko beste hiru taldeak kurduak dırela (Siriakoak, Irakekoak İranekoak) eta gu ez beste partaide guztien adina zenbatzeko zifra bakarra nahikoa dela. Horretaz aparte, Miki Maus Disneylandian zelan sentitzen den deskubritu dugu, herriko haur guztiak ditugu segika goiz eta gau; klinexak eskaintzeko, ulertzen ez dizkiegun kontuak esateko, eurekın argazkiak ateratzeko, autografoak emoteko... Segiremos informando.   Josu Martinez  


HELTZEAR

9
kurdistan 1456150623462 KURDİSTAN | 2006-05-13 15:01

Istanbuleko kafe batean gaude Jon Gaminde, Asier Gonzalez eta Josu Martinez, heltzear dauden Fredi Paia, Arkaitz Estiballes eta Uxue Alberdiren zain. 8etan izena ere debekatua duen naziora abiatuko gara, bertako kulturen festibalean Euskal Herria ordezkatzeko. Honezkero, han dira espedizioko azken kide biak, Urtzi Urrutikoetxea eta Goretti Rodriguez. Ahal dugun neurrian kontatuko dugu hemen, han ikusten dugunaren berri.