HELTZEAR

kurdistan 1456150623462 KURDİSTAN | 2006-05-13 15:01
9

Istanbuleko kafe batean gaude Jon Gaminde, Asier Gonzalez eta Josu Martinez, heltzear dauden Fredi Paia, Arkaitz Estiballes eta Uxue Alberdiren zain.

8etan izena ere debekatua duen naziora abiatuko gara, bertako kulturen festibalean Euskal Herria ordezkatzeko. Honezkero, han dira espedizioko azken kide biak, Urtzi Urrutikoetxea eta Goretti Rodriguez.

Ahal dugun neurrian kontatuko dugu hemen, han ikusten dugunaren berri.

malern

malern 2006-05-13 18:34 #1

Jarraituko dugu... Internetera konektatzea lortzen baduzue...eta teklatuarekin aklaratzen bazarete :-)

xme

xme 2006-05-15 08:18 #2

Ongi ibili!

Hemen izango gaituzue, Italiako Giroari baino arreta gehiagoz begira.

Gabiria

Gabiria 2006-05-15 10:03 #3

Kontatu, lagunok, kontatu. Adi egongo gara Baskistanen.

Luistxo

Luistxo 2006-05-15 16:41 #4

Kontxo, egia behar du bai. Teklatu turkuarekin ari zarete hau sortzen,
ematen duenez... Izenburuko Kurdistan horren I nagusiak puntua gainean,
turkierazko ortografia latinoaren bitxikeria da hori...

Segitu gauzak kontatzen, segitu!

mait

mait 2006-05-15 18:08 #5

Bizi, idatzi eta geuk ere zabalduko dugu zuen berri jendartean! Eta atera argazkiak!

Magabila

Magabila 2006-05-15 18:40 #6

Ederki bizi zaretela, mekauen!

Gozau, benetan, ezagutu, izan esponja bat. Euskal Herria Kurdistan Clash...

magali

magali 2006-05-15 19:07 #7

Disfruta, asko ikusi eta be bai asko ikasi. Hamen egongo gaz zeuek ze kontako zain.

Kenar

Kenar 2006-05-15 19:14 #8

Zer, noizko lehengo kontakizuna?  Hemen gaituzue prest, ordenagailutik begirik kendu gabe, a ze hazkurea begininietan, jodé. Afizioa irrikitan duzue, entzun (beno, irakurri):

oé, oé, oé, oé, oooooé, ooooooé (hamaika aldiz errepikaturik)

Zer, nahiko, ala berriro ipiniko dizuet?

oé...

K.

Josu Jimenez Maia

Josu Jimenez Maia 2006-05-16 12:05 #9

Ey Raquilo, her maya quemé kurd ziman...
“Oi, lagunak, zaudete ziur, herri kurdua bizirik dago eta ezerk ez du eraitsiko haren bandera”

Zati hori Hiner Saleem-en "Nire aitaren fusila" izeneko liburutik aterea da, 2004an argitaratua.

Liburu eder hori ateratzeko Alberdania argitaletxea azkar ibili zen, jatorrizko bertsioa, frantsesez, otsailean argitaratu baitzen eta euskarazkoa ekainerako kaleratu zuten Juan Kruz Igerabidek euskaratua.

Liburu horretako beste zati bat, opari:
"Gu kurduak ez gaituk inoiz ezer izango. Madarikatuak izatea duk gure patua. Begira gure historia; eskualdeko herririk zaharrena gaituk, baina gu baino geroago etorritako turkiarrek baditek estatu bat, eta guk ezer ez (...)"

Zer dakarkizue burura?

Utzi iruzkina: