ZER EGİNGO DUT?

kurdistan 1456150623462 KURDİSTAN | 2006-05-18 09:06

Azkenean erlajatu dira gure jagoleak eta ikasi dugu harei saihets egiten. İnternetera etortea gatza izan da orain arte, ez toki gutxi dagoelako; teknologia berriekın on line daude hemen. Hori bai, hemengo teklauak oso txungoak dira, edo letrak borratuta dauzkate batzutan.
Kontu bat: hemen ez dago ezker abertzalean dagoen perro+furgona moda. Sendi bakoitzean zazpitik gora semealaba dituzte. Umeak karretilluan mugitzen dira (Alonso baino apartagoak dira). Eta kale eta etxe atariak ume eta zaharrez gainezka daude. Zaharrak egonean, masak baskitoei potroak ikutzen. Aita Santua baino garrantzitsuagoak gara hemen. Badirudi jango gaituztela.
Hori bai, euskaldunak garela jakiten dutenean, gutaz zeozer badakitela ageri zaie. Herrı anaiak garela eta bestelakoak botatzen dituzte.
Pentsa ze atzo batek esan zigun gurekin bueltan eramateko Baskistanera, hobe zela hori Kurdistanen egotea baıno. Eta lanbidetzat pipako sua bizitzea zeukan gaztetxu batek (12 urtekoa edo), ahoak labe garai, gerrillan sartuko zela, ETAn sartuko zela esaten zigun. Esan digute Amed hirian %75a langabezian dagoela. jende gazte mendian dago, badakizue, porruak jarten...
Herenegun udalean hartu gintuen alkateak. Hiru urteko espetxe zigorra jarri nahi diote, kurduen hizkuntza dela eta bota zituen adierazpen batzuengatik. Jango ditu.
Euskaldunak beti bezala nota ematen: kortesia, opariak, hitz politak... eta Jonas jaunak oka egin  udaleko komunean. İa ia alkatearen bulegoan. Zer esan, hemen alkohola edatea ondo ikusia ez dago.
Eta atzo auzorik zapalduenean izan ginen. Cantarranas auzoa bider 40. Harrera ezin hobea izan zen. Tea edatera gonbıdatu gintuzten, okindegı bat erakutsi, eta umeek pıpak ematen zizkiguten. Eta berriro tea. Gutxi daukate eta hori guri eman. Auzo honetako kaleetan ez da zaborrik ikusten zoruan. Amed argi eta garbi, gehienbat zaborra batu eta berrerabili edo sal daitekeelako.
Eta azkenean agertu ziren maderoak, sekretak, Madelmanak. Gurekin jolasten hasi ziren, batzuei bakarrik izenak galdetuz, ekitaldian agertzen zena apuntatu guran (koadernoa itxi behar teilatuan zegoenak, txalapartak txundituta edo ez zuelako tutik ulertzen). Bertsolarien kabriola batek baretu zituen animoak, Galatasarairen aldeko hitzak botatzean. Aupa el Atletı ke yo ya me entıendo. Umeak gainez. Azken kontu bat. Ziber honetatik hotel ataria ikusten da. Lehenengo aldiz ikusi dut tanketa bat. Ikusi dut tanketa hotel atarian, eta hotel ataria zakurrez lepo. Ea zelan konpontzen naizen, Bakarrik etorri naiz eta zıberrera. Zuek erabaki, itxarongo dut edo sartuko naiz?

Asier


Utzi iruzkina: