Laugarren eguna abiatzear

kurdistan 1456150623462 KURDİSTAN | 2006-05-17 09:59
2

Gehienak goizari atarramendurik ez ateratzea aukeratu dutenez, bandako beste norbaitek hartu behar hau bizi-antzean eusteko ardura. Laugarren eguna hastear daukagu Amed honetara heldu ginenetik, eta gaur orain artean beti aldamenean izan dugun Alik ezingo du etorri, azterketa dauka. İtogarria egin daiteke tarteka adeitasuna, zer gerta ere beti ondoan, atzo geuk erositako alfonbra astunak ere eroan gura izan zizkigun!

Goizean ibili ginen hiriko bazarrean. Aurten sartzen ginen bigarren turistak ginela esan zigun, txarto zeudela kontuak. Astiro-astiro berotuz joan zen alfonbra-saltzailea, generaman konpainiak konfiantza emanda, eta argi utzi zigun ez zutela etsiko libre izan arte "eta gure lehendakaria askatu arte".

Segidan kultur etxe moduko batera, eta ezusteko ederra, bertsolarien antzeko pertsona batzuk. Ez zehazki inprobisadoreak, hirian ez baitago ia eta instrumentuez lagunduta jotzen dute, Balkanetako rapsodekin lotu genituen gehiago. Herri kurduaren epopeia kontatzen dute, sasoi mitologikoetatik hasi eta amaitu espetxean daudenei eta tortura sufritzen dutenei kantatzen. Gaur ere joango ei gara, taldeko guztiek etortzerik izan ez zutenez, bezperako gaua latza, badakizue.

Arrastian, emanaldien tenorea. Bezperako arrakasta ikusirik (hori ere tarte luzeagoa dugunean kontatzeko), gutxi gora behera bageneraman argi zer jo, eta zer kantatu. Aurreko egunekoa baino auzo aberatsagoa (beti ere hiri honetako pobreziaren barruan), dozenaka kuartelen ondotik pasa ostean iritsi ginen. Hegazkinak etengabe gainetik, base militarra hurbil. Hasi gara, idazten duenak eta Arkaitz Estiballesek bertso-bana, kurduerazko berba batzuk tartekatuz, mimika eginez, hegazkinak irudikatuz, boooonba esanez, lor daiteke ulermena. Txalaparta gero, umeek txalo, dantza, ederto doa. Halako batean aldamenetik esan didate, polizia sekretuak galderak egin ditu, zer den ikurrinaren atzekoa (euskal presoen oihala), gure herriko mapa eta lelo leloren bat dela esan diete, baina mesfidati dira. Emanaldia oso ondo amaitu dugu, esker ona umeek, txaloak, baina bizkor furgonetara, beste auzo batean jo behar dugu segidan.

Hiriko harresien barruan dago auzoa, hiriko apalena dela dioskute, eta orain arteko atseginena iruditzen zaigu. Plazatxo baten barruan dago taula txikia, oraindik ordu eta erdi falta zaigu eta tea non har dezakegun galdetu dugu. Lagundu digute, ez dago lekurik hartzeko baina izerdi patsetan suzko labeetan ogia egiten ari diren lekua ikusi dugu. Eurek eskaini digute, lasai kalean jarri eta tea hartu, umez inguratuta, arrasti zoragarria.

Hurbildu gara taulara, laster da gure txanda. Gazte batek eskegita daroagun txartela erakusteko diost, antolakuntzak gure izenarekin emandakoa. İspanyaren gainetik EHko pegatina jarri genion... aurpegi arraroz begiratu diogu, eta lotsagabe bota digu: polizia. Ahal izan dutenek txartela gorde eta ez diete eskatu, lauri hartu dizkigu txarteleko datuak. Beldurtzeko taktika delakoan gaude, txartelik ez zutenei ez diete ezer esan, pasaporterik ere eskatu ez... baina lortu dute helburua neurri batean, badaezpada presoen oihalik gabe igo gara, antolatzaileek aholkatuta. Gero, konexio totala, Gora Galatasarayren bertsoak umeak txaloka jarri ditu, kalian gora kalian behera... amaituta, taldeko neskek aurpegia umeen pinturez pintatuta amaitu dute, hainbeste musu, bosteko, eskerrik asko etengabe... zapi zuria buruan adineko andre bik eskua askatu ere ez, esker onez. Zer esan!

gero gehiago.

unai

unai 2006-05-17 13:09 #1

Ondo, ondo ari zarie. Enbidi pixkat ematen dozue, baina zuena irakurriz asetu behar...

Argazkirik ezin al dozue sartu? Edota ez dotsue argazkirik ateratzen lagatzen?

Faboretxo bat, Frediri komentatu bere emaila behar dodala enbajada baterako. Atenasen Foro Sozialean emandako espektakuluaren ondoren "Bainak" taldea kontratatzeko eskaerak ugaritzen ari dira...

Bueno ba horixe, jarraituko dogu zuen kontakizunak gusto handiz irakurtzen.

Animo, eta eutsi gogor!!

miren

miren 2006-05-18 12:02 #2

laket dinat hire istorioa! segi aurrera

Utzi iruzkina: