Abuztuan eta irailean Kurdistanera

kurdistan 1456150623462 KURDİSTAN | 2006-06-05 16:03

TURKIA EZEZAGUNA:

KURDISTAN, TURKIAKO ALDE EZKUTUA

Bidaia berezi honek Mesopotamia zaharreko bihotzera eramango gaitu Zetaren Bidearen urratsak jarraituz, eta Bosfoaren ertzean amaituko dugu Istanbulen. Proposatzen dizuegun ibilbideak bisitatzen dugun biztanleekin ahalik kontaktu estuena lortu nahi du, era horretan kurduen milaka urteko kultura hobeto ulertzeko.

Hainbat elkarterekin bildu eta kurduen eguneroko bizitzan murgilduko gara euren etxeetan ostatu hartuz.

Bidaiaren koordinatzailea aditua da eskualde honetan eta gidari eta itzultzaile lanak egingo ditu.

Hiru eskualdetan barneratuko gara: Van-en, Diyarbakir-en eta Dersim inguruan (Tunceli-n). Ibilbidea zibilizazioaren sorleku izan ziren Eufrates eta Tigris ibaien artean izango da, Turkia, Iran eta Siriako mugaldean.

Hiru lekuok oinarri hartuta zibilizazioen arragoa izandako inguru honetako harribitxi arkitektoniko eta naturalak bisitatuko ditugu.

Lehen geltokia Diyarbakir “beltza” izango da (basaltozko harresiengatik emandako ezizena), kurduen gizarteko hiriburu eta mikrokosmos. Kurdueraz Amed deritzon hiri honetan bost egune emanez bere biztanle eta monumentuen berri izango dugu, horietako batzuk erdi-ezkutatuta baitaude, hala nola kaldeo siriakoen edo armeniarren elizak.

Mardin, Midyat eta Hasankeyf ederrera ere joango gara, baita Nemrut Dagi-ra ere. Antioxos I.aren mausoleoak eta mendi honetako ikuspegi zoragarriek liluratuta utziko gaituzte.

Hurrengo eskualdea Dersim izango da, hemen baserritar eta nekazarien bizimodura hurbilduko gara, bertako biztanleen zereginetan hiru egunez, 3.400 metroko Munzur mendiaren magalean.

Azkenik Urartu inperioko antigoaleko hiriburura joango gara: Van, izen bereko aintziraren ertzean. Kurdistango barne itsasoa da, Leman aintzira baino zazpi aldiz handiagoa eta 4.000 metroko mendiez inguratua. Aintziran bainatu eta uharte gordeak esploratuko ditugu, aintziraren inguruak ahaztu gabe (Turkia eta Irango mugaldea).

Azkenik Istanbulera joango gara hegazkinez, azken bi egunak Bosforoko harribitxian emateko.

Datak: 2006.07.28tik 08.15era eta 2006.09.02tik 09.18ra.

Prezioa: 1.425 €.
Kontaktua: 609 089 378 (Juan)



Utzi iruzkina: