AZKEN EMANALDİA

kurdistan 1456150623462 KURDİSTAN | 2006-05-19 18:38

Atzokoa izan zen jaialdiaren azken eguna. Amed hiriko murruen ondoan egin genuen azken kontzertua eta Txikia abesten itxi genuen, ukabila altxatuta.
Alkateak arrosa bana eta oroitarria eman zıgun eta protokoloiko azken fotoak atera genituen. 'Origenes' beti desorduan: 15 urteko neskatila bat maitemindu omen nuen eta foto+musu protokoloa egın genuen, birritan egin ere. Gauzak onak urrun.
Gainera txapela galdu (ez gomazkoa, artilezkoa). Kalejiran zehar ijito batek ostu zidan, eta ni eskuak lotuta. Hori izango da herri honi nire oparia. Beharko.
Gero Arkeologoen Elkarteko egoitzara gonbidatu gintuzten. Eta berriro tea. Eguneko zenbagarrena zen nork jakın, goizean errepresaliatuen amen egoitzan ere tea hartu baikenuen zainetatik. Hura papeloia: gurekin zegpen andra batek, adibidez, 30 senide galdu ditu turkiarren eskutan. Elkartasuna besterik ezin agertu halako jende sufrituari, eta hori ere gatza da neurri egokian ematen.
Arkeologoez ari garela, apur bat mareatu genituen Fredı Paiak eta biok, euskaldunen jatorria dela-eta. Esan genien antzinako Mesopotamiako Sumerioak eta Euskaldunok anaiak garela; Mesopotamia sumeriarrez Urartu dela, ur-arteko alegıa. Eta hala beste hainbeste kontu. Ea metxa pizten dugun eta horri buruz ikertzeari ekiten dioten.
Eguna horrela amaitu genuen, gaurko bidaiaren zain ohera azkar sartu
beharrez. Lice, herri martirira bidaia.
Xatre we (edo agur)   Asier G.


Utzi iruzkina: